Arrañoko auzokideek auzolana abiatu dute “Gazteluan”

Erredakzioa 2014ko api. 28a, 12:12

Otsailean zabaldu zuten Arrañoko auzokideek “Gaztelua” konpontzeko asmoa, auzolanaren eta Udalaren laguntzaren bitartez. Dagoeneko lanak hasi dituzte eta eraikinaren inguruak garbitu eta txukundu dituzte.

Horretaz gain, udal makinak erabiliz, sarrera berria egin dute, jendea hesira igo ez dadin “Gazteluan” sartzeko.

Itoginak eta egituran dituen kalteen ondorioz udal teknikariek finkatu behar dituzte zein izango diren hurrengo urratsak, gehienbat eraikinaren egiturara begira.

Otsailean zabaldu zuten Arrañoko auzokideek “Gaztelua” konpontzeko asmoa auzolanaren eta Udalaren laguntzaren bitartez. Dagoeneko lanak hasi dituzte eta eraikinaren inguruak garbitu eta txukundu dituzte.

Horretaz gain, udal makinak erabiliz, sarrera berria egin dute, jendea hesira igo ez dadin “Gazteluan” sartzeko.

Itoginak eta egituran dituen kalteen ondorioz udal teknikariek finkatu behar dituzte zein izango diren hurrengo urratsak, gehienbat eraikinaren egiturara begira.

Momentuz, inguruak egokitzen, irisgarritasuna lantzen eta obra-hondakinak aterako dituzte auzokideek. Bestalde, udal taldeek diru saila bideratu dute aurten -20.000 euro- aurrekontuen bidez, laguntza teknikoa izan dezaten Arrañoko bizilagunek.

Gainera, Udalak segurtasun plana eta asegurua bermatu ditu lanetan.

Gazteluaren ezaugarriak

Gazteluak 90 metro karratu inguru ditu. 30 metro karratuko bi gela angeluzuzen eta tamaina bereko patio batek osatzen dute.

Eraikina XIX. mendekoa da eta Urquijo Markesak agindu zuen egitea. Lamuza Parkearen zati bat da, nahiz eta Arrañon egon.

70. hamarkadan Urquijo sendiak parkea saldu zuenean Foru Aldundiaren esku geratu zen Gaztelua. Gero, Ñorrala koadrilak noizbait erabili zuen eta urtebetzeak ere ospatu ziren bertan, baina ezezagunek emandako erabileraren ondorioz -lo egiteko, adibidez- suteak gertatu ziren. Hori dela eta eraikina itxi zuten erakundeek.

Bestalde, eraikinak dorre bat zuen baina bota zuten arriskuak ekiditeko -umeak ere sartzen baitziren-.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide