Aske geratu da Aitor Martinez laudiarra

Erredakzioa 2014ko api. 28a, 16:04

Aske utzi du Guardia Zibilak Aitor Martinez, 21:10etan. Martinezek azaldu du sare sozialetan sakelakoa eta ordenagailua kendu diotela. Interneten bidez egindako adierazpenen bitartez Aitor Martinezek esan du twitter-en idatzitako mezuak direla eta atxilotu dutela.

Sansomendin (Gasteiz) egon da Martinez. Abokatuarekin Guardia Zibilaren aurrean, aske utzi dute, karguekin. 

Guardia Zibilak Laudioko gazte bat atxilotu du gaur goizean, Bilboko termibus geltokian.

Ez da atxilotu bakarra izan. EFE agentziaren arabera hogei baino gehiago dira interneten terrorismoa goratzeagatik atxilotutakoak. Euskal Herrian, Katalunian, Galizian eta Espainian eman dira atxiloketak. Laudioko gaztea barne, sei dira momentuz Hego Euskal Herrian konfirmatu diren atxiloketak.

Goizaldean Asier Gartziandia atxilotu dute Arbizun. Lekukoek adierazi dutenez guardia zibilek lurrera bota dute Gartziandia, eta eraman egin dute gero. Zuriñe Peral atxilotu dute gero Gernikan, eta Ormaztegin Karmele Dorronsoro atzeman dute. Twitter bidez zabaltzen ari direnaren arabera @prakagorriEH twiterreko erabiltzaile ere atxilotu dute. Hortaz gain, Aitor Cuevo Leongo olerkaria ere atxilotu dutela baieztatu dute. 

Terrorismoaren goratzeagatik 2 urteko kartzela zigorra jaso daiteke, baina aurrekari penalik izan ezean kondenatua ez litzateke kartzelara joango. 

Albistea berritzen joango gara informazioa izan ahala. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide