C.D Laudiok hainbat ekintza burutuko ditu egoera ekonomikoari aurre egiteko

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko api. 26a, 11:11

C.D. Laudiok, klubaren egoera ekonomikoari aurre egiteko burutuko diren ekintzen inguruan bazkide eta zaleak informatzeko bilera egin zuen iragan apirilaren 22an herriko plazako erabilera anitzeko gelan.

C.D. Laudiok, klubaren egoera ekonomikoari aurre egiteko burutuko diren ekintzen inguruan bazkide eta zaleak informatzeko bilera egin zuen iragan apirilaren 22an herriko plazako erabilera anitzeko gelan.

Jakina den bezala C.D. Laudiok zailatsunak ditu zorrak ordaintzeko 2.B mailara igo zenetik. Egoera ekonomikoari aurre egiteko asmoz hainbat ekintza burutuko dituzte herrian: Maiatzak 1 eta 4 bitarte Aldai plazan azoka bat antolatuko dute, bertan klubeko materiala (kamisetak, banderak, bufandak...) salmentan jarriko dute, txosna eta haurrentzako parkea antolatzeaz gain; San Martin zelaian egiten zen futbol-7 txapelketa berreskuratuko dute; jaietako txosnetan parte hartzen duten eragile bat izaten saiatuko dira; San Martinen kontzerturen bat antolatzea baloratu dute; azkenik, herriko dendari eta ostalariekin kolaborazio kanpaina bat jarriko dute martxan (bazkide karnetak, publizitate kuñak San Martineko megafonian, taldeen babesle izatea...).

Futbol klubak adierazi du iniziatiba zerrenda hau ez dela itxia eta ekarpenak jasotzeko prest daude, gauzak horrela laguntza eskatu die bazkideei ekintza guztiak aurrera eraman ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide