"Eskolanian daukagun egitasmoa abestea eta dibertitzea da"

Erredakzioa 2014ko api. 28a, 09:56

AIMAR SANJURJO (Laudio, 2000) Eskolania Arte On proiektuko kidea da. Gaur bere bigarren emanaldia eskainiko dute Laudion eta umeak musikaren mundura hurbiltzen saiatzen den proiektuaren inguruan mintzatu da.

Zer da Eskolania Arte On egitasmoa eta zenbat pertsonek parte hartzen duzue?

Guk daukagun egitasmoa eskolanian abestea eta dibertitzea da, tailer batzuk egiten ditugu eta inguruko hainbat eskolaniekin batera abesten dugu. Gure eskolanian 25 partaide inguru gara.

Zer egiten duzue eskolanian eta zenbat emanaldi eskaini dituzue?

Iratxe Estradarekin adibidez ordu eta erdiko saio bat eduki genuen non gure abestiak aurkezterakoan nola hitz egin behar dugun azaldu zigun.

Abestiak mota askotakoak dira, hau da, filme batetik ateratakoak edota musika talde famatuetatik. Gu asteazkenero elkartzen gara arratsaldeko lauretatik bost eta erdiak arte Laudioko udaletxe zaharrean, baina egun batzuetan irakasleak entsegu pertsonal batzuk egiteko deitzen digu. Momentuz urte erdi daramagu eta emanaldi bakarra egin dugu.

Zergatik sartu zinen Eskolanian eta zergatik gustatzen zaizu?

Nik txikitatik dut gustuko abestea eta pasa den udako egun batean tailer bat egin zuten, bertaratzen animatu nintzen eta gustuko izan nuenez honetara animatu naiz.

Nik gustuko ditut klaseak dibertigarriak direlako, hortaz aparte abesti baten bat guk aukera dezakegu, orduan honek gehiago animatu egiten zaitu.

Sanprudentzion emanaldia izango duzue, zeintzuk izango dira edukiak?

Bai, Lamuzako San Roke elizan izango da arratsaldeko zazpietan. Kontzertu honen edukiak hurrengoak dira:

Whatever/Oasis, Do Di Li, Hecho con tus sueños/Maldita Nerea, Compere Guileri/Los niños del coro filma, Yo soy de simba/El rey leon, Do Re Mi/Sonrisas y lagrimas filma, Singing all together, Eguzki dizdira eta Llueve sobre mi paraguas.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide