"San Roke Kofradia oso modu ezberdinean bizitzen da barrutik"

Erredakzioa 2014ko api. 25a, 09:28

CARLOS DE LA FLOR (Laudio) San Roke Kofradiako batzordean dago. Arabako Foru Aldundiak Sanprudentzio egunean Arabako Domina emango dio kofradiari bere ibilbidea saritzeko eta elkartearen jardueraren inguruan mintzatu da.

Foru Aldundiak Arabako Domina emango dizue. Nolako harrera izan du albisteak?

Guretzat ezustekoa izan da. Pozik gaude. Ez genuen espero.

Esaten dute emango digutela Laudioko kulturaren arlo batzuk mantentzeagatik eta ondare historikoaren inguruan egiten dugun lanagatik.

Espero dugu informazio gehiago jasotzea.

CARLOS DE LA FLOR (Laudio) San Roke Kofradiako batzordean dago. Arabako Foru Aldundiak Sanprudentzio egunean Arabako Domina emango dio kofradiari bere ibilbidea saritzeko eta elkartearen jardueraren inguruan mintzatu da.

Foru Aldundiak Arabako Domina emango dizue. Nolako harrera izan du albisteak?

Guretzat ezustekoa izan da. Pozik gaude. Ez genuen espero.

Esaten dute emango digutela Laudioko kulturaren arlo batzuk mantentzeagatik eta ondare historikoaren inguruan egiten dugun lanagatik.

Espero dugu informazio gehiago jasotzea.


Nola azalduko zenuke San Roke Kofradiaren ibilbidea?

400 urte daramatza Kofradiak bere jarduerarekin. Nik batzordean parte hartzen dut eta gehienbat hitz egin dezaket gaur egun egiten dugunari buruz.

Historikoki egin dira kofradeen arteko laguntasun ekintzak eta again deigarriena da urtero abuztuan egiten den bazkaria. Baina horietaz gain badaude beste ekintza batzuk, bai kulturalak orain eta lehen sozialak, jendea laguntzeko egiten zirenak.

Azken urteetan oroimen historikoaren berreskurapen lanetan ibili gara. Laudioko historiaren inguruko informazioa biltzen, liburuak argitaratzen... Duela gutxi margo erakusketa egin genuen, badaude margolan bitxiak berreskuratzeko asmoak.

Ez dugu ahaztu behar sei hilabetean behin aldizkaria ere argitaratzen dugula eta orain Laudioko eraikin interesgarriekiko, etnografiaren aldetik, arreta piztu nahi dugula. Laudion geratzen den ondarea ez galtzen saiatuko gara, gure bitartekoekin, oso urriak izan arren.

Ez da ildo berria, kofradiak 400 urte bete zituenean hasi oroimen historikoa jorratzen hasi ginen eta 80. hamarkadan estatutuetan aldaketa egon zen.


Nortzuk joango zarete saria jasotzera?

Foru Aldundiak gonbidapen batzuk helarazi dizkigu eta kofradiaren batzordekideak ez ezik, Laudioko talde politiko guztiei eta kofradiarekin elkarlanean aritzen diren elkarteei ere eman dizkiegu gonbidapenak.

 

 

Nola azalduko zenuke zer suposatzen duen kofradiako kidea izateak?

Bakoitzak badauka bere esperientzia horretan. Esan dezaket barrutik ezberdin ikusten dela. Adibidez, askok esaten dute talde erlijiosoa garela, baina hori kide bakoitzaren kontua da. Bakoitzak bizitzen du erlijioa nahi duen moduan.

Deigarriagoa den ekitaldian, abuztuan egiten den bazkarian ere bakoitzak bizitzen du modu ezberdinean. Eta barrutik era ezberdinean ikusten da. Lagunen arteko gauza bat da eta bitxia da benetan.

Sartzen den jende berriaren artean aipatzen dudanean, gauza bera esaten dute.

Agian, duela urte batzuk bazegoen elitismo kutsua, baina hori apurtu da azken urte hauetan eta gizarteratu da eta kofradian sartzeko ez dago inolako oztoporik. Soilik joatearekin eta izena ematearekin bazkaldu dezake edonork.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide