Laudioko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak, maiatzaren 26an eta ekainaren 2 eta 9an, arratsaldeko 17:30etan hasi eta 20:00etara bitartean, 35 urte baino gehiago dituzten emakumeei bideratutako sexualitate eta Tupper Sex tailer pedagogikoa eskainiko du. Kultura Etxean egingo da saioa, Xarlingoren –Ehko Sexu Heziketa Eskola- eskutik.
Antolatzaileen arabera, ikastaro berri honen xedea gorputz propioa ezagutzea eta urtetan emakumeei ezeztatu, gorde eta ukatu zaien sexualitatea aztertzea da. Betiere, konfidantzan eta askatasun osoz parte hartzeko aukera egongo dela azpimarratu dute.
Bertaratutako emakumeek edozein zalantza edo jakin- min sexologiko argitzeko aukera izango dute. Guztira 7 ordu eta erdi iraungo ditu, 2 ordu eta erdiko hiru sesiotan banatuta. Azkeneko sesioan helburu pedagogikoa izango dituen Tupper Sex bat egingo da.
Plaza kopuru mugatua izango da. Informazio gehiago eta izena ematea Laudioko Udalaren Berdintasunerako Zerbitzuan: 94 403 48 50.