Plataformak modu positiboan baloratu du Parkedada eta zozketa

Erredakzioa 2014ko api. 16a, 12:42

Oharraren bitartez SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak bere esker beroenak adierazi die Laudioko hainbat herritarrei.

Batzuei Parkedadan parte hartzeagatik eta beste batzuei zozketarako egindako ekarpenagatik. Plataformak modu positiboan baloratu du Parkedada ekintza, eta bereziki goraipatu du Pablo Ibarluzeak egindako lana giroa alaitzeko.

Bestalde, zozketaren inguruko hainbat informazioa zabaldu du SOS Laudioko Lamuza Parkeak. Zenbaki irabazlea zein izan den ez ezik, jasotako diru kopurua zein izan den ere azaldu du.

Zozketarako 100 produktu baino gehiago oparitu zituzten dendari eta kulturgileek. Saskia Mikel Olabarriak irabazi du, 0114 zenbakia berak erosi baitzuen. Zozketa Dolumin Barikuan bertan egin zen Parkedadaren ostean, Aldai Plazan eta gaur jaso du saria Mikel Olabarriak.

Bestalde 2.735 boleto saldu zituen plataformak. Gastuak kenduta, 2.502,95 euro eskuratu ditu taldeak bere jarduerak finantzatzeko.

Laguntzaileen zerrenda hurrengoa izan da:

Igor Arzuaga
Aretako Kultura Etxea
Zuhaitza
Alberto Camino Baserritarra
Borja Hernandez baserritarra
Fussion peluquería
SOS Laudioko Lamuza parkea
Gallina Vasca aldizkaria
Goofy
T-mimo
Drumgorri
Laudio TOP ZINEMA
Pirulo Txou
Txani Rodriguez
Larmintz Estetica
Fruteria Jose
Memento
Arin liburudenda
Stylo Ileapaindegia
Animis Ileapaindegia
Berriak
Alimentación Toñi-Irune
Carniceria Juanjo
Estanco Ugarte
Farmacia Ugarte
Merceria Elo
Panaderia Ugarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide