Urtero bezala C.D. Laudiok Aste Santuko txapelketa ospatuko du Laudioko San Martin zelaian. Apirilaren 17, 18 eta 19an helduko diote torneoari eta hiru kategorietan banatuko da: 2002. urtean jaiotako kimuak, 2003an jaiotako kimuak eta Aste Santuko txapelketan lehenengo aldiz emakumezkoen haur-kategoria azkenik. Partidak goiz goizetik hasita egun osoan zehar hedatuko dira torneoaren hiru egunetan; apirilaren haur-kategoriako taldeen txanda izango da, apirilaren 18an 2003ko kimuen txanda eta azkenik, apirilaren 19an 2002ko kimuek jolastuko dute
Torneora talde ugari bertaratuko dira eta San Martin zelaiak jendez lepo egotea espero da. Herriko taldeaz gain Erandio, Sestao River, Lagun Artea, Galdames, Kaskagorri edo Athletic Club taldeak lehiatuko dute besteak beste.
Bien bitartean C.D. Orduñak ere futbol txapelketak antolatuko ditu Aste Santuan, apirilaren 19 eta 26an burutuko direnak.