Bizigune, hutsik dauden etxebizitzen alokairua sustatzeko ekimena abian

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2014ko api. 13a, 10:32

Laudioko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Bizigune programa sustatzea adostu dute. Bizigune programan hutsik dagoen etxezitzaren jabea Eusko Jaurlaritzaren esku uzten du eta honek, Alokabide sozietatearen bidez, alokairuaren kudeaketa integrala egiten du. Alokabidek Etxebide Zerbitzuan izena emanda dagoen eskatzaile bati alokatzen dio eta honek bere diru-sarrerak kontuan hartuta ordainduko dio Alokabideri.

Alokairuko etxebizitzen parkea murritza da Araban eta horregatik hartu da Laudion Bizigune programari buruzko informazioa zabaltzeko erabakia.

Laudioko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Bizigune programa sustatzea adostu dute. Bizigune programan hutsik dagoen etxezitzaren jabea Eusko Jaurlaritzaren esku uzten du eta honek, Alokabide sozietatearen bidez, alokairuaren kudeaketa integrala egiten du. Alokabidek Etxebide Zerbitzuan izena emanda dagoen eskatzaile bati alokatzen dio eta honek bere diru-sarrerak kontuan hartuta ordainduko dio Alokabideri.

Alokairuko etxebizitzen parkea murritza da Araban eta horregatik hartu da Laudion Bizigune programari buruzko informazioa zabaltzeko erabakia.

Etxebizitza bat Bizigune programaren bidez alokatzeko baldintzak

Hurrengoak dira etxebizitza batek programa honetan parte ahal izateko bete beharreko baldintzak:

  • Etxebizitza librea izatea (BOE edo babes ofizialekoa bezala kalifikatuta ez egotea)
  • Azken 9 hilabetetan hutsik egon izana (uraren, argiaren eta gasaren fakturen bidez egiztatu behar da)
  • Kasu honetan, etxebizitza Laudion egotea.
  • Etxebizitzaren oinarrizko baldintza teknikoak: Bizigarritasun baldintzak betetzea
  • Itxura txukuna eta garbia izatea
  • Modu bikainean funtzionatzen duten sukaldea eta komuna edukitzea

Bizigune programak errentaren hileko ordainketa puntuala bermatzen du

Lehenengo errentaria sartzen denetik, errentaren hileko ordainketa puntuala bermatzen da. Errenta gisa ordaindu beharreko gehienezko zenbatekoa hilean 450 €-koa da (urtero eguneratu daiteke KPIren arabera). Horretaz gain hurrengoa eskaintzen die Alokabidek etxebizitzen jabeei.

  • Alokairuaren kudeaketa integrala
  • 6 urteko iraupena duen gozamen-kontratua
  • Etxebizitzaren txosten teknikoa
  • Etxerako arrisku anitzeko asegurua Alokabideren kargura
  • Etxebizitza kontserbazio egoera berean itzuliko dela ziurtatzen da, alokairuaren ondoriozko erabilerak eragin dezakeen ohiko higadura salbu.

Etxe bat Bizigune programan sartzeko eman beharreko pausoak

Informazioa jasotzeko eta eman beharreko pausoak ezagutzeko, udalera jo daiteke, baita Alokabidera ere, dohainik den telefono honetara deituz 900 251 251. Hurrengoak dira pauso garrantzitsuenak:

1. Ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Jabeen NANaren fotokopia
  • Erregistroko ohar soila
  • Eskrituren fotokopia
  • OHZren kopia
  • Hornikuntzen ordainagiriak

2. Alokabideko teknikari bat etxebizitzara joango da dagokion txostena egiteko eta hauxe adosteko:

  • Etxebizitzaren eta altzarien egoera, programan sartzeko egokitzapenen bat egitea beharrezkoa den ala ez baloratuz
  • Ordaindu beharreko errentaren zenbatekoa
  • Kontratua amaitzen denean itzultzeko bermearen barruan dauden instalazioen, etxetresna elektrikoen eta altzarien inbentarioa

3. Baldintzak bete eta adostasuna lortuz gero, dagokion kontratua sinatuko da eta Alokabidek errentaria bilatuko du ahal bezain laster.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide