Markijana eta Basaurbeko araztegien egoera aztertu dute Arabako Biltzar Nagusietan Bilduren ekimenez

Arabako Batzar Orokorretako Ingurumena Batzordeak Makijana eta Basaurbe EDAR edo araztegien egoera aztertu zuen hilaren 7an Bilduk luzatutako agertze eskaera biren ondorioz. Marta Ruiz Cerrillo, Arabako Ingurumena eta Hirigintza foru diputatua eta Kantauriko Urkidetzako presidentea, Juanjo Yarritu, erakundearen zuzendari gerenteak lagunduta, azpiegitura hauen egoeraren berri eman zuten.

Arabako Batzar Orokorretako Ingurumena Batzordeak Makijana eta Basaurbe EDAR edo araztegien egoera aztertu zuen hilaren 7an Bilduk luzatutako agertze eskaera biren ondorioz. Marta Ruiz Cerrillo, Arabako Ingurumena eta Hirigintza foru diputatua eta Kantauriko Urkidetzako presidentea, Juanjo Yarritu, erakundearen zuzendari gerenteak lagunduta, azpiegitura hauen egoeraren berri eman zuten.

Diputatuaren azalpenek ez zituzten Bildu eta oposizioko gainerako taldeen kezka nagusiak argitu, proiektuen finantzaketa eta beraien kokapenerako erabiliko diren lurren egoera, besteak beste. Marta Ruiz Cerrillok azaldutakoaren arabera, 2015erako funtzionamenduan izan beharko liratekeen araztegi proiektuek izango duten ingurumen-inpaktua aztertu behar duen txostena aurkezteke dago oraindik, eta Estatuko aurrekontu orokorrek azpiegiturak izango duen 73 milioi eurotako kostea bete ahal izateko, oraingo 45 milioi eurotako diru partidak kreditu gehigarria beharko luke.

Honez gain, URAk araztegiak kokatzeko jaso behar dituen lurren gestioa ez da oraindik argitu eta ez da oraindik zehaztu ere zein erakundek hartuko duen bere gain araztegiek sortuko duten kostea.

Urkidetzaren memoria aurkezpena

Kantauriko Urkidetzako arduradunek berriz, erakundearen orain arteko jardunaren memoria eta proiektuaz duen ikusmira aurkeztu zuten. Maiatzaren 10erako iragarri du Kantariko Urkidetza uren partzuergoak Markijana eta Basaurbeko araztegien ingurumen-inpaktua ikerketaren emaitzen argitalpena. Lanak martxan jarri bitartean informazio publikorako prozedura, ingurumen-inpaktuaren aitortza, baimendutako proiektuaren argitalpena, lanen eskaintza eta lurren erosketa eta azkenik, lanen esleipena eman beharko da.

Urkidetzako arduradunek araztegi bien urteko mantenu kostea 1.875.897 eurokoa izango dela iragarri zuten aurkezpenean. Proiektuaren garapenak kontuan izan beharreko beste hainbat kontu azpimarratu zituzten, besteak beste,  2015eko muga gaindituz gero Europar zuzentarauek aurreikusten dituzten zigor edo izunak, mantenu koste bera edo pribatizazio mehatxuak.

 Laudio eta Amurrioko ur-andelen konponketa

Amurrio eta Laudioko ur-andelen konponketa lana bideratzera doa Urkidetza. Amurrion 151.956 euroko erabiliko dituzte Lejarzoko andela konpontzeko eta Laudion beste 140.118 euro erabiliko dituzte San Bartolomekoan. Lan biek 12 asteko epea izango dute gauzatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide