Igande honetan, apirilak 13, Arabako txirrindularitza-egutegiko hitzordu nagusietako bat ikusteko aukera izango da Aiaraldeko errepideetan; izan ere, junior mailako San Prudentzio saria berrogeita hamargarren aldiz jokatuko da Laudion.
Lasterketak Laudioko Txirrindulari Elkarteak antolatzen du eta, esan bezala, Laudion hasi eta bukatuko da, 60 kilometro baino gehiagoko ibilbidea eginez. Txirrindulariek bi itzuli eman behar izango dizkiote Arespalditza eta Okondon barrena joango den zirkuitu bati. Tartean bi gain puntuagarri izango dituzte, Arespalditzakoa eta Garateko gaina, biak ere laugarren mailakoak. Proba bizkorra eta ikusgarria izango da, zalantzarik gabe.
Lasterketa goizeko 10:30ean abiatuko da Zumalakarregi etorbidetik eta eguerdi alderako amaitzea aurreikusten da. Euksla tropeleko tald enagusiak izango dira lehian.