"Parkedada erraza eta dibertigarria izatea espero dugu"

Erredakzioa 2014ko api. 10a, 09:53

IÑAKI MOSCOSO (Laudio) ezaguna da herrian Pirulo Txouko abeslaria izateagatik, baina SOS Laudioko Lamuza Parkean ere ardurak ditu eta besteak beste Parkedadaren prestaketa prozesuan asko lan egin du. Plataformak prestatu duenaren inguruan mintzatu da.

Zer prestatu du SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak Dolumin Barikurako?

Bi gauza antolatu ditugu. Alde batetik Parkedada eta bestetik zozketa. Hala ere inprobisazioarako tartea egongo da, Parkedadan batez ere.

IÑAKI MOSCOSO (Laudio) ezaguna da herrian Pirulo Txouko abeslaria izateagatik, baina SOS Laudioko Lamuza Parkean ere ardurak ditu eta besteak beste Parkedadaren prestaketa prozesuan asko lan egin du. Plataformak prestatu duenaren inguruan mintzatu da.

Zer prestatu du SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak Dolumin Barikurako?

Bi gauza antolatu ditugu. Alde batetik Parkedada eta bestetik zozketa. Hala ere inprobisazioarako tartea egongo da, Parkedadan batez ere.

Zozketaren aldetik, kriston saskia prestatu dugu, Motos Aurelion, Zumlakarregi Etorbidean dago ikusgai eta opari ederra izango da euro baten truke.

 

Parkedadarako hitzordua noiz hasiko da?

Eguerdiko 13:15ean hasiko da lau gune ezberdinetan. Bueno, hiru gunetan, parkeko bi lekutan; Kultura Etxean umeak egongo dira gurasoekin eta sarreraren alboan dauden arkupeetan artistak bilduko dira.

Institutuko atean -klasea baitute- bilduko dira kirolariak eta Zumalakarregiko arkupetan elkarte eta norbanakoak.

 

Ezusteak egongo dira, ezta?

Bai, momentu batean Lamuza Plazan elkartuko gara eta gero parkera joko dugu. Hortik ibiliko gara eta sorpresak egongo dira. SOS Laudioko Lamuza parkeko kide batzuk egongo dira laguntza eskaintzeko eta azaltzeko zer egin behar den une bakoitzean. Baina erraza eta dibertigarria izatea espero dugu.

 

Lan ugari egin duzue hori prestatzeko baina zozketan ere lan handia egin duzue.

Asko mugitu gara Laudioko erdigunetik baina auzoetatik ere. Denda desberdinekin hitz egin dugu eta idazle eta musikariekin ere. Bakoitzak oparitxo bat egin dezan.

Denetarik dago, sekulako harrera izan du ekimenak eta saskia izugarria da. Saskia jasotzeko furgoneta pare bat beharko ditu irabazleak (barreak).

Ziurrenik berak bakarrik ezingo du disfrutatu zozketatuko dugun guztia, Norbaiten laguntza beharko du, denetarik baitago: janaria, edaria, ikastaroak, liburuak, jokoak, ileapandegira joateko aukera...

Zozketarako zenbakiak erosteko parada dago oraindik Haitzulo Barrin, Bonairen, Zuentzaten, Puxikan eta Otarten eta Dolumin Barikuan Aldai Plazan egongo gara, oker ez banabil. Han bertan egingo da zozketa 14:00etan.

 

SOS Laudioko Lamuza Parkeko jarduera momentuz emaitzak eman ditu.

Bai, diru kopurua lortu dugu Lauidoko Udalaren 2014ko Aurrekontuetan parkean konponketak egiteko baina hurrengo urratsa izango da hori abian jartzea eta Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza ere inplikatzea.

Erakunde horiek ere ekarpena egin behar dute. Kasinoa uste dugu leku aproposa dela berritze lanak egiteko eta nonbaitetik hasteko.

Jarraipena egin behar diegu horrelako gauzei bestela ez dira burutzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide