Arabako Foru Aldundiak Arabako Domina emango dio San Roke Kofradiari apirilaren 28an. Diputazioaren ustez Laudion 1599an sortutako erakundeak irauteko eta garai berrietara moldatzeko gaitasun handia erakutsi du.
Bestalde, Foru Aldundiak goraipatu du Kofradiaren esfortzua Arabako ohiturak eta ondare historikoa babestu eta mantentzeko. Javier de Andrések gidatzen duen erakundeak bereziki aitortu du azken urteetan Kofradiak egindako ikerketa lana eta kultura zabaltzeko ahalegina.
San Roke Kofradiak egindako ibilbide luzearen bitartez Aiaran oso errotuta dagoela eta sinboloa bilakatu dela uste du Diputazioak. Horregatik emango dio Arabako Domina, erakundearen ohorezko sari garrantzitsua, hain zuzen ere.
Domina San Prudentzio egunean -Arabako zaindaria- jasoko dute Kofradiako kideek, apirilaren 28an.