2014ko aurrekontuak onartu dituzte ezohiko udal osoko bilkuran

Erredakzioa 2014ko api. 7a, 11:14

Pasa den udalbatzan egondako eztabaiden ostean gaur onartu dira 2014ko aurrekontuak, goizean egindako ezohiko udal osoko bilkuran. Bilduk eta EAJk agiria sinatu eta gero, jeltzaleak abstenitu egin dira eta horren ondorioz Laudioko Udalak aurrekontuak izango ditu 2014an.

Gainerako alderdiek ez dute boza aldatu; Omniak eta PPk aurka bozkatu dute, PSE-EE abstenitu da eta Bilduk aldeko boza eman du.

 

Pasa den udalbatzan egondako eztabaiden ostean gaur onartu dira 2014ko aurrekontuak, goizean egindako ezohiko udal osoko bilkuran. Bilduk eta EAJk agiria sinatu eta gero, jeltzaleak abstenitu egin dira eta horren ondorioz Laudioko Udalak aurrekontuak izango ditu 2014an.

Gainerako alderdiek ez dute boza aldatu; Omniak eta PPk aurka bozkatu dute, PSE-EE abstenitu da eta Bilduk aldeko boza eman du.

 

Boza aldaketa

Mikel Lasa EAJko bozeramaleak azaldu du hedabideen aurrean zergatik aldatu duten bere boza jeltzaleek. Haien ustez, 2013an haiek proposatutako hainbat inbertsio ez dira bete eta horren aurrean bermeak behar dituzte 2014ko aurrekontuei begira.

Horregatik, EAJk agiria prestatu zuen, bere proposamenak bertan jaso eta Bilduren sinadura ez ezik, alkatearena ere eskatu zuen. Dokumentuak, balio legala ez izan arren, “balio politikoa du”, Mikel Lasaren ustez.

Proposamenak

Jeltzaleen hainbat proposamen jasotzen ditu agiriak. Horietaz gain, konpromisoak hartzeko eskatzen dio dokumentuan udal gobernuari. Konpromisoen artean hurrengoak daude; elkarte eta kultur taldeei diru-laguntzak mantentzea, udal diru-laguntzak laudioarren beharren arabera handitzea, Gardeatik Nerbioi Kalera asfaltoa berritzea eta Irukurutzeta- Gardea-Txirrieta arteko mugatutako tartea ere asfaltatzea, Zumalakarregiko argiteria sistema berritzea -LED sistema jartzea, alegia-, Alberto Aceron dagoen orubea herritarrek erabili dezaten egokitzeko lanak egitea, Ugarteko plazaren erreforma -horretarako 116000 euroko saila eskatu dute- eta Udaletxe alboan dagoen orubearen proiektua prestatzea.

 

Bestalde, aurreko proposamenak gauzatzeko diru kopuruak adosteaz gain, sail zehatzak adostu dituzte jeltzaleek hurrengo esparruetan: ongizate gizartean 40.000 eurokoa gazte-langabeziari aurre egiteko eta beste 10.000 gizarteratzeko ekintzak sustatzeko, Arraño eta SOS Laudioko Lamuza Parkeko ekimenentzako sailak -gaineratu dute ez dituztela jabetu nahi, herritarrei dagokien lorpenak direla-, Gardeako Santa Kruz baseliza konpontzeko saila eta Zubiko Etxean kultur lanak egin ditzaten. Azken obra horren helburua izango da Zubiko Etxeak kultur jarduerak egiteko moldatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide