Bere atarian mozioak argitaratzeko baimena eman arte alderdien ekimenen aurka bozkatuko du Omniak

Erredakzioa 2014ko api. 3a, 12:23

Omnia taldeak iragarri du partaidetzaren bidearen alde egiteko erabakia hartu duela: hemendik aurrera, bere web-atarian mozioak argitaratzen ez dieten alderdien ekimenen aurka bozkatuko dute Udal Osoko Bilkuran.

Momentuz PSE-EEren baimena dute bakarrik bere mozioak plazaratzeko. Omniaren bozeramaleen ustez, herritarrek ezin dute bere iritzia eman mozioak ezagutzen ez badituzte.

Omnia taldeak iragarri du partaidetzaren bidearen alde egiteko erabakia hartu duela: hemendik aurrera, bere web-atarian mozioak argitaratzen ez dieten alderdien ekimenen aurka bozkatuko dute Udal Osoko Bilkuran.

Momentuz PSE-EEren baimena dute bakarrik bere mozioak plazaratzeko. Omniaren bozeramaleen ustez, herritarrek ezin dute bere iritzia eman mozioak ezagutzen ez badituzte.

EAJk alkate-ordetza eskaini ziola esan du Omniak eta jeltzaleek "gezurra dela" esan dute

Omniak partaidetzarekin duen konpromisoa berretsi du. Hori dela eta, bakarrik herritarrek bozkatzen dutena beteko dute.

Horren inguruko bi adibide jarri dituzte. 2011. urtean EAJk alkate-ordetza -partaidetzaren esparruan- eskaini zion Omniari, baldin eta jeltzaleak udala gobernatzea errazten bazuten bere bozarekin. Omniako kideek abstentzioaren alde egin zutenez, abstenitu ziren eta alkate-ordetza izateari uko egin zuten.

EAJk erabat gezurtatu du talde independienteak esan duena. Mikel Lasak ziurtatu du ez zirela negoziazio formalik eman eta gaineratu du "alkate-ordetza partaidetzaren esparruan" figura ez dela existitzen, "gezurra da, gezur borobila".

Bestalde, pasa den astelehenean bi alderdik eskatu zioten Omniari bere boza aldatzea aurrekontuek aurrera egin dezaten. Hala ere, Omniak bere web-atarian jasotako iritzia mantendu zuen. 47 pertsonek aurrekontuen onarpenaren aurka bozkatu zuten eta.

Aurrekontuak

Omniaren aburuz aurrekontuak modu partehartzailean onartzeko 0-tik egin beharko lirateke eta ez soilik alderdien arteko adostasunen bitartez.

Bestalde, Omniak ere Arrañoko eta SOS Laudioko Lamuza Parkearen eskaerak babesten dituela aipatu du, nahiz eta inork ez dituen bereganatu behar.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide