Txema Urkijo kargutik kendu du Lehendakaritzak

Erredakzioa 2014ko api. 2a, 17:12

Txema Urkijo laudioarra dagoeneko ez da Biktimen Arretarako Bake eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiaren Aholkularia. Iñigo Urkulluk adierazi du kargutik kendu dutela.

Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren lan eta metodologiaren aplikazioan eta interpretazioan izan diren ezberdintasunetan oinarritu du Urkulluk erabakia.

Txema Urkijo laudioarra dagoeneko ez da Biktimen Arretarako Bake eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiaren Aholkularia. Iñigo Urkulluk adierazi du kargutik kendu dutela.

Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren lan eta metodologiaren aplikazioan eta interpretazioan izan diren ezberdintasunetan oinarritu du Urkulluk erabakia.

Eskutitz bat, polemikaren jatorria

Kargugabetze horrekin erantzun du Lehendakaritzak COVITEk egindako eskaerari. Biktimen elkarteak Urkijo kargutik kentzea eskatu du, Kepa Pikabea ETAko militante ohiak Miguel Madariaga Guardia Zibil ohiarekin bildu ostean.

Guardia Zibil ohiak adierazi zion COVITEri Txema Urkijok gorde zuela Kepa Pikabeak idatzitako eskutitza eta ez ziola berari eman. Antza, gutun horretan Pikabeak Madariagak egindako galdera batzuk erantzuten zituen.

Txema Urkijoren erantzuna

Twitter bitartez zabaldu du Txema Urkijok bere bertsioa. Akusazioen aurrean Urkijok azaldu du eskutitz bakarra gorde zuela eta Pikabeak berak eskatutako baldintzak ez zirelako betetzen; diskrezioa mantentzeko bermerik ez zeudelako, hain zuzen ere.

Txema Urkijo abokatua da eta Gesto por la paz elkarteko kidea izan zen eta 2006an Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Bulegoko aholkulari izendatu zuten, Maixabel Lasaren eskutik

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide