APILL eta APYMCA elkarteek, Arabako Mekataritza Federazioarekin elkarlanean, Arabako Merkataritza Txartelaren erabilpena sustatzeko zozketa kanpaina abiatu berri dute. 13.500 euroko sari poltsa banatuko dute apiriletik abendua bitartean Laudion, Amurrion eta Gasteizen kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan Merkataritza Txartela erabiliaz erosketak burutzen dituztenen artean.
Hilabete bakoitza igarota, 3 zozketa ospatuko dituzte hurrengo hilabetearen bigarren ostiralean, APILLeko egoitzan Laudion, eta Kultura Etxeko areto nagusian Amurrioko APYMCArena.
Saridunek 250 euro eskuratuko dituzte kanpainako opari-txekeetan, izan ere harpidetutako merkataritza-establezimenduetan erabiltzekoak. Horrez gain saridunek beste 250 euroko opari-txeke sorta oparitu ahal izango diote aukeratzen duten pertsonari.
Zozketen emaitzak telefonoz komunikatu dizkiete irabazleei. Kanpainaren xehetasun guztiak www.laudiocomercial.com eta www.apymca.com web orrialdeetan bistara daitezke.