Erabiltzaileek Laudio-Gasteiz autobus zerbitzua hobetzeko proposamenak egin dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko api. 1a, 09:41

Iragan otsailaren 26an Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean jakinarazi izan zenez Foru Aldundiak probintzia komunikatzen duten autobus-lineak aldatu nahi ditu. Koldo Zabala Laudioko Udaleko bozeramaileak adierazi duenez berrogei bat izan dira herriko erabiltzaileen aldetik jaso izan diren proposamenak Aldundiak planteaturiko berrikuntzen aurrean. Gainera, proposamenak eta eskaerak beteak izan daitezen Udalak helegitea jarriko duela jakinarazi du Zabalak.

 

Iragan otsailaren 26an Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean jakinarazi izan zenez Foru Aldundiak probintzia bizkarrezurtzen duten autobus-lineak aldatu nahi ditu. Koldo Zabala Laudioko Udaleko bozeramaileak adierazi duenez berrogei bat izan dira gure herriko erabiltzaileen aldetik jaso izan diren proposamenak Aldundiak planteaturiko berrikuntzen aurrean. Gainera, proposamenok eta eskaerok beteak izan daitezen Udalak helegitea jarriko duela jakinarazi du Zabalak.

 

Laudio eta Gasteiz lotzen dituen autobus-linearen erabiltzaileek adierazi izan dituzten kexuen eta proposamenen artean honakoak aipa ditzakegu: bidea luzeegia dela, geltoki gehiegirekin, eta ondorioz zuzeneko bidaia gehiago beharrezkoak direla; asteburuan zehar dauden autobusak oso eskasak izan eta gehiago behar direla; ez dadila 7:45etako busa erretiratu lanera eta ikastera doan jende askok erabiltzen baitu...

 

Laudion bizi diren gasteiztarrek ere Gasteizerako 15:00etako busa mantentzea eskatzen dute, ordu horretan itzultzen baitira etxera bazkaltzera.

 

Bestalde, Okondoko bizilagunek sinadura bilketa bat jarri dute martxan euren herria Gasteizekin lotzen duen linea hori gal ez dadin.

 

Azkenik, kontuan hartu beharrekoa da Foru Aldundiaren asmoa Gasteizen geltoki bakar bat finkatzea dela. Zabalak jakinarazi duenez honek arazo bat ekarriko lieke hiriburuan lan eta ikasten duten laudiarrei, euren lantegietaraino eta unibertsitateraino distantzia luze bat zeharkatu beharko luketelako. Aldundiari orain arteko lau geltokitako sistema mantentzea eskatu dio.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide