Adostasun eza dela eta hurrengo astelehenean eztaidatuko da aurrekontua

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2014ko mar. 31a, 13:53

Laudioko udal aurrekontuen eztabaida astebete atzeratu dute alderdiek eta hurrengo astelehenean izango da. Horrek ez du esan nahi gaia gaur ez denik jorratu. Egindako udal osoko bilkuran ika-mika sortu baita alderdien artean aurrekontuen inguruan.

Omnia eta PPk proiektuaren aurka bozkatuko zutela iragarri dute; Omniak bere web-atarian jasotako emaitzen arabera eta popularrek egindako eskaera batzuk ez dituelako aintzat hartu Bilduk. PSE-EE zalantzan egon da eta abstenituko zela adierazi du azkenean.

Laudioko udal aurrekontuen eztabaida astebete atzeratu dute alderdiek eta hurrengo astelehenean izango da. Horrek ez du esan nahi gaia gaur ez denik jorratu. Egindako udal osoko bilkuran ika-mika sortu baita alderdien artean aurrekontuen inguruan.

Omnia eta PPk proiektuaren aurka bozkatuko zutela iragarri dute; Omniak bere web-atarian jasotako emaitzen arabera eta popularrek egindako eskaera batzuk ez dituelako aintzat hartu Bilduk. PSE-EE zalantzan egon da eta abstenituko zela adierazi du azkenean.

Baina erabakigarriena EAJren jarrera izan da. Jeltzaleek -gainerako taldeek bezala- eskertu dute udal gobernuaren negoziaketarako jarrera. Baina Bilduk bere konfiantza ez duela azpimarratu dute.

EAJ eta Bilduren arteko eztabaida

Hori dela eta, Mikel Lasa EAJko bozeramaileak azaldu du alkateari eskatu diotela agiri bat sinatzea bere zuzenketak gauzatuko direla bermatzeko, baina Natxo Urkixok uko egin diola proposamenari. Horregatik, aurrekontu proiektuaren aurka bozkatuko zutela esan dute.

Koldo Zabala Bilduko zinegotziak erantzun die ez dutela azaldu zein izan den alkateak agiria ez sinatzeko arrazoia. Zabalaren aburuz, EAJk SOS Laudioko Lamuza Parkearen eta Arrañoko auzokideen eskaerak bereganatu nahi zituen agiriaren bitartez. Eta gaineratu du Bildu prest dagoela agiria sinatzeko baldin eta SOS Laudioko Lamuza Parkeko eta Arrañoko ekimenak aipatzen dituen puntua kentzen bazuten.

Etenaldia egin dute alderdiek eta horren ostean EAJk berretsi du kontrako boza emango ziola 2014ko aurrekontu proiektuari eta beraz aurrera ez zuela egingo.

Hala eta guztiz ere, alderdiek ondorioztatu dute oraindik negoziatzeko aukera dagoela eta aurrekontuen puntua atzeratu dute. Hurrengo astelehenean eztabaidatuko dira berriro ez ohiko udalbatzan.

PSE-EEren zuzenketak

PSEk oharraren bitartez azaldu du emendakin desberdinak aurkeztu zituela. Udalerrian kroniko bihurtzen ari diren arazoak
konpontzeko beharra aldarrikatzen du alderdi sozialistak.

Besteak beste, udal kanpaina bat proposatzen dute, Ongizate Sozialaren Sailetik bideratuta, herritarrek laguntza sozialen berri izan dezaten.
Sail berdinetik 65 urtetik gorakoentzat laguntzak bideratzeko partida ekonomiko bat sustatzea eskatzen da, bereziki bakarrik bizi diren horientzat. Neurri horretan etxebizitzaren irisgarritasuna, osasun egoera, laguntza pertsonalaren nahiz sozialaren beharra… azpimarratzen dira. Horregatik 165.000 euro zehazten dituzte programa honi aurre egiteko. Gainera, alokairu sozialen prezioaren berrikuspena eskatu dute, irabazi nahia helburu sozialen gainetik koka ez dadin.

Hezkuntzari dagokionez, Laudiotik kanpo ikasketak burutzen dituztenei bidaien gastuetan laguntzeko partida ekonomiko bat eskatu du PSEk.
Berdin unibertsitatean, moduluetan, nahiz adin altuko pertsonen hezkuntzan. Hezkuntza Sailetik ere, Laudioko ikasketa zentroetako ikasleei material didaktikoaren gastuari aurre egiteko laguntzak sustatzea ere eskatzen da emendakinetan.

Horietaz gain, kulturan, kirol eta ospakizunetan diru laguntzak nahiz udal eraikinen erabileraren planifikazioa proposatu dute. Gainera, Hirigintza, obrak eta zerbitzuen sailean Ugarteko Plazaren konponketa osoa, bideen konponketa, iluminazioaren koste energetikoaren murrizketa… aipatzen dira. Horiekin batera PSEk langabetu eta pentsionistei zuzendutako diru laguntzetarako proposamen bat aurkeztu dio udal gobernu taldeari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide