"LOMCErekin errebalidak 8 urterekin hasiko dira"

Erredakzioa 2014ko mar. 31a, 18:50

TOÑO VALLES (Laudio, 1958) irakaslea da eta Aiaraldeko Gure Hezkuntza plataforman dago. Erakundean hainbat eragilek indarrak batu dituzte LOMCE legearen eraginei aurre egiteko. Martxoaren 22an aurkeztu zuten plataforma.

 

Nola sortu da “Aiaraldeko Gure Hezkuntza” plataforma?

Lehenik eta behin esan behar dugu lege organikoa -LOMCE bezala ezagutzen dena- onartu zenean piztu egin zela Erkidego Autonomoan plataformak eskualdeka eta herrialdeka egiteko beharra.

TOÑO VALLES (Laudio, 1958) irakaslea da eta Aiaraldeko Gure Hezkuntza plataforman dago. Erakundean hainbat eragilek indarrak batu dituzte LOMCE legearen eraginei aurre egiteko. Martxoaren 22an aurkeztu zuten plataforma.

 

Nola sortu da “Aiaraldeko Gure Hezkuntza” plataforma?

Lehenik eta behin esan behar dugu lege organikoa -LOMCE bezala ezagutzen dena- onartu zenean piztu egin zela Erkidego Autonomoan plataformak eskualdeka eta herrialdeka egiteko beharra.

Guk bageneukan Gasteizko LOMCEren aurkako plataforma oinarri gisa. Haiekin eta Santurtzikoekin, besteak beste, harremanetan jarri ginen.

Eta horren ostean hasi ginen ideia mamitzen abenduan. Urtarrilaren 15ean bilera egin genuen ikastetxe ezberdinetako kideok eta erabaki genuen plataforma eratzea: Aiaraldeko Gure Hezkuntza plataforma hain zuzen ere.

 

Nortzuk osatzen dute plataforma?

Ezberdindu behar dugu talde eragilearen eta plataformaren artean.

Alde batetik badago talde eragilea. Bertan sindikatuak daude (LAB, ELA, Ikastolen Federakundea...) . Horiek harreman zuzenak mantentzen dituzte Hezkuntza Sailarekin.

Talde eragile horri begira guk eskualdeko ikastetxe eta erakundeen arteko plataformen sostengua bilatu dugu.

Guk, gure herrian, momentu honetan plataforman parte hartzen dugu ikastetxeok, udalek eta bai beste erakunde batzuek (kirol taldeak adibidez) edo norbanakoek.

Dena den, une honetan eragile garrantzitsuenak ikastetxeak dira eta orain eskualdeko 12 ikastetxe daude plataforman. Berez, 40 pertsona inguru mugitzen gara honen inguruan.

Hala ere, azpimarratu nahi dugu plataforman edonork parte hartu dezakeela. Bileretan parte hartu daiteke norbanako gisa zein ikastetxe baten ordezkari gisa: irakasleak, kontseilua, gurasoak... Eta inor ez da etortzen plataformara sindikatu edo beste eragile baten ordezkari gisa.

 

Dagoeneko aurkezpen publikoa egin duzue.

Bai, Laudion egin dugu baina etorkizunean Aiaraldeko beste edozein herritan egitea ez dugu baztertzen.

Hiru fase izan zituen aurkezpenak. Lehenik eta behin testu bat irakurri genuen plataforma aurkezteko. Bigarrenean plataformen topaguneak adostu duen “LOMCErik gabeko herriak” izenburupean testua irakurriko da eta azkenean modu sinboliko batean egin genuen arbela batean sinadura bilketa. Hurrengo astetan edo hilabeteetan egingo baita sinadura bilketa.

Martxoaren 22an egin dugu aurkezpena oso arrazoi errazagatik. Plataformen topagunearen bilera Laudion egin zelako.

 

Askotan entzuten dira LOMCEren aurkako kritikak, zein izango da bere eragina?

LOMCEren eragina hezkuntza sistema osoan emango da. Momentuz aldika garatuko dute. Datorren ikasturtean irailetik aurrera garatuko dute lehen hezkuntzako 1., 3. eta 5. mailatan eta oinarrizko lanbide heziketan.

Hemendik urte bat eta erdira, gutxi gora behera, garatuko da DBHko 1. eta 3. mailatan, batxilergoko 1. mailan eta lehenengo hezkuntza osoan.

Eta hemendik eta bi urte eta erdira ezarriko dute erabat. Lehenengo hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketa sistema osoan.

Eraginen aldetik eta orokorrean, Madrilgo Gobernuari zentralizatzeko gaitasun gehiago emango dio legeak. Kurrikulumaren aldetik Madrilek izango du eskumena zati handi bat erabaki eta inposatzeko.

Bestalde, euskararen lekua dago. Euskara ez da enborreko arloa izango. Hori izango da komunitate bakoitzak ezarriko duen 3. mailako arloa.

Bestalde erlijioaren kontua dugu. Kriston lekua hartuko du erlijioak, orain arte izan ez duena.

Gainera errebalidak ezarriko dituzte. Ikasleei etapaka egingo zaizkien ebaluazio frogak. Haien errendimendua ezagutzeko. Baina ebaluazio horiek ez dituzte ikastetxeko pertsonek egingo, baizik eta kanpoko eragileek. Administrazioak bidalitako pertsonek.

Hori sekulako aldaketa izango da. Orain arte ikastetxean egiten ziren ebaluazio jarraiak. Eta tokiko irakasleek eta ebaluazio batzordeek ebaluatzen zituzten ikasleak.

Hemendik aurrera errebalidatan, kanpoko ebaluazio horietan, parte hartuko dutenek kanpokoak izango dira. Hori gutxi balitz errebalidak 8 urterekin hasiko dira. Bigarren errebalidan umeek 11 urte izango dituzte, hirugarrena DBHko 4. mailan izango da, 15-16 urte dituztelarik, eta laugarren errebalida batxilergo bigarren ikasmaila bukatzen dutenean egin beharko dute, 17-18 urterekin.

 

Errebalidak azterketak izango dira?

Oraindik ez daude prestaturik. Baina badakigu lehen hezkuntzan ikasleak sailkatzeko moduak adieraziko dizkigula.

Esate baterako, 11 urterekin egingo dute froga eta ondo egiten dute eta ondo, erdixka eta baxua gisa sailkatuko dituzte. Kualitatiboki sailkatzeko.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditzeko, errebalida gainditu beharko dute eta Unibertsitatera joateko batxilergoko errebalida ere gainditu beharko dute ikasleek. Oso garrantzitsuak izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide