Apirilean euskara praktikatu ahal izateko hitzordu paregabeak izango dira Laudion
Umeei zuzendutako ekintzak:
-
Apirilak 5, larunbata: Sorgin Zapatuak. Bitxigintza-lanak eta eskumuturrekoak egiten ikasteko eskulan-saioa. Gero, askari paregabea bertaratutako guztientzat. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Kultura Etxeko (Lamuza parkea) ludotekan. Arima taldeak koordinatutako saioa.
-
Apirilak 6, igandea: Orientazio ikastaro eta txangoa Garaio herriko urtegian. Gazteak, mendia eta euskara uztartzeko Oxigenoa euskarari izeneko egitasmoa. 12-16 urte bitarteko ikasleentzat. Irteera 8:00etan Laudio Institututik. Itzulera: 17:00etan Garaiotik.
-
Apirilak 6, igandea: Zinea. Ume eta nerabeentzako “Dinosauroen artean” filma. 17:30ean. Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeko zine aretoan. 2 euro.
Helduei zuzendutako ekintzak:
-
Apirilak 5, larunbata: Sagardotegia. “Sarasola” (Astigarraga). Bazkaldu aurretik, Sagardoaren Etxea bisitatuko da. 33,50 euro. Izena martxoaren 28a baino lehen eman behar da (Tf: 607 673 744). Berbalagun programaren barruko ekimena.
-
Apirilak 7, astelehena: Erlaxazio tailerra. Xabi Altube fisioterapeutaren eskutik. 18:30ean. Basalarrina elkartearen egoitzan (Azoka plaza). Euskara praktikatzeko eta erabiltzeko Berbalagun programaren barruko saioa. Doakoa da baina, ezinbestez,izena eman behar da (Tf: 607673744) aldez aurretik.
-
Apirilak 11, ostirala: Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean" bisita didaktikoa Bilboko Alhondegian. Bisita 17:00etan izango da. Berbalagun programaren barruan. Izena eman behar da (Tf: 607673744)
-
Apirilak 13, igandea: Zinea. Jatorrizko bertsioan (ingelesez), euskarazko azpitituluekin. NO MORE TOUR Fermin Muguruza musikariaren musika-filma. FILMAZPIT kanpaina berriaren barrukoa. 18:30ean. Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeko zine aretoan. Doakoa.