Guardian Greban kolektiboak jasotako dirua hainbat elkarteren artean banatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko mar. 25a, 11:03

Iaz greban izan ziren Laudioko Guardian beira lantegiko langileak, baina gatazka garaia atzean geratu dela dirudi enpresako zuzendaritza berria langileekin negoziatzeko prest agertu baita.

Gauzak hala, iragan urteko mobilizazioak antolatu zituen Guardian Greban kolektiboak jasotako diru guztiarekin hainbat material erosi eta herriko hainbat elkarteri eman izan dizkio, erakutsitako laguntzaren esker onez.

Iaz greban izan ziren Laudioko Guardian beira lantegiko langileak, baina gatazka garaia atzean geratu dela dirudi enpresako zuzendaritza berria langileekin negoziatzeko prest agertu baita.

Gauzak hala, iragan urteko mobilizazioak antolatu zituen Guardian Greban kolektiboak jasotako diru guztiarekin hainbat material erosi eta herriko hainbat elkarteri eman izan dizkio, erakutsitako laguntzaren esker onez.

Laguntza jasoko duten elkarteen artean ASASAM, Afades, Nomeolvides eta Laudioko Udaleko ongizate eta gizarte zerbitzuen arloa daude. Kolektibokoek Kirikiñori ere eskerrak eman nahi izan dizkiote, laguntza handia eskaini izan badiete ere ez dutelako ordainetan ezer jaso nahi izan.

Emandako materialen artean honakoak aurki daitezke: 2000 eurotan baloraturiko 20 000 pixoihal baino gehiago (12 paletan banatuak), 2500 eurotan baloraturiko 5 tona haurrentzako poteak eta esne (haur txikienentzako) eta, azkenik, beste 3000 euro gastatu dituzte hainbat janari mota eskuratuz: tomate frijitua, lekak, latetan sarturiko janariak, azukrea, kakaoa…

Azkenik, kolektiboko kideek Guardian greban egon zen denbora guztian zehar laguntza eta babesa eman zieten elkarte, enpresa eta gizabanako guztiei eskerrik beroenak luzatu nahi izan dizkiete.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide