23.794.000 euroko inbertsioa proposatzen du Gobernu Taldeak 2014ko aurrekontuetan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2014ko mar. 23a, 18:17

Udalak jakinarazi duenez, 2014ko aurrekontuen aurreproiektu definitiboa bukatuta dago. Egunotan gainontzeko talde politikoei helaraziko zaie. Ondoren, ogasun batzordera eramango da, azkenik, hilaren 31n, osoko bilkuran eztabaidatu eta onartua izateko.

Aurrekontuen proposamena otsailaren 20an egin zen. Ordutik igarotako hiru asteetan hala talde politikoek nola herritarrek, auzo asanbladen bitartez nahiz Bezeroaren Arreta Zerbitzuaz baliatuz, egindako ekarpenak jasotzeko baliatu dira.

Udalak jakinarazi duenez, 2014ko aurrekontuen aurreproiektu definitiboa bukatuta dago. Egunotan gainontzeko talde politikoei helaraziko zaie. Ondoren, ogasun batzordera eramango da, azkenik, hilaren 31n, osoko bilkuran eztabaidatu eta onartua izateko.

Aurrekontuen proposamena otsailaren 20an egin zen. Ordutik igarotako hiru asteetan hala talde politikoek nola herritarrek, auzo asanbladen bitartez nahiz Bezeroaren Arreta Zerbitzuaz baliatuz, egindako ekarpenak jasotzeko baliatu dira.

Guztira 23.794.000 euroko inbertsioa aurreikusten da, pasa den urtean baino 172.430 euro gutxiago. Diru sarrerei dagokionez, enplegu programen nahiz laguntza sozialen handitzea eta diru laguntza guztiak mantentzeko esfortzua dira nabarmentzen direnak. Inbertsioetan, gainera, herritarrek egindako bi proposamen nagusi jaso dira. Alde batetik Arrañoko gazteluaren konponketa, eta, bestetik, SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak egindako eskakizuna.

Auzoei dagokionez,  bakoitzean gutxienez interbentzio bat egitea bilatu da. Aretan garajearen eraispena eta irisgarritasun plana bermatuko dira; Ugarten plazaren egokitzea; Landaluzen barbara bihurgunea; Gardean asfalto konponketa lanak eta Santa Cruz-eko ermitaren mantenua; Latiorron eta erdigunean Plan forala; Erdigunean Zumalakarregi etorbideko iluminazioa eta Alberto Aceroko orubearen egokitzea; eta, bukatzeko, landa-eremuan Santa Luziara ur edangarria eraman eta Lusurbeilandarako bidearen hobekuntza. Horietan gain, ikasketa zentroetan, kirol-instalazioetan eta instalazio kultural eta sozialetan hobekuntzak aurreikusten dira.

Udaletik aurrekontuak onartzeko arazo handiegirik ez da espero, bidalitako ekarpen asko jasotzen dituztelako. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide