aiaraldea.eus

Euskararen eguna 2010 Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Euskara  Laudio

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Erantzuna | #1

"jaungoikoaren aurrean" eta arropa zahar horiekin... eta euskara modernoa?? non ote da??

Nik ez dut jaungoikoan sinisten, beraz, alkatea ez dut aintzat hartuko, eta pozten naiz bertan egon ez izanaz, janaria ere bide okerretik sartu ahal baitzitzaidan.

Hitz bakarrean, eta inor mintzeko intentziorik gabe, baina jakinda euskararen departamentuko dirua zertan gastatu den... PENAGARRIA.

Eta auskalo, aktoreen enpresan, baliteke, zinegotziren batek akzioak izatea... egoera harrigarriagoak eman dira gure euskararen herrian... eta beste arrazoirik ez diot aurkitzen honi... goenkalekoa izandako bat dago eta!!! 20 euroak merkeagoak izan ahal ziren!!

Erabiltzailearen aurpegia Euskaltzale bat Erantzuna | #2

Bideoa ikusi eta haserre bizian ageri zaigu Aitor jauna. Ur sakonagoetan sartu baino lehen, ohar batzuk:
- Aurreko batean nik idatzitako 120 partaide kopurua kritikatu zenidan 2010-10-02 zure mezuan. Eta orain antolatzaileari egiten zaion elkarrizketan berak dio 120 gazte egon zinetela!! Argitu zuen artean. Eta arratsaldeko 18:00etan 50 bat, baldin bazeuden... Baina ez dezagun zifrekin borroka bat egin.
- Nik dakidan arte, antzezle horiek kobratu gabe etorri ziren, mesede pertsonal gisa. Mesede itzela horrelako mezu mingarri batekin eskertzeko: ez sartu haiek zure zabor poltsan (San Juanen erabili ez zenuena) eta ez egin kalterik “euskararen alde” horrelako prestutasuna agertu dutenei.
- Ez zara enteratu oraindik. Jai historiko bat ospatzen da horretan eta hori irudikatu nahi da, bai jantziekin, alkatea hautatzeko formularekin eta abarrekin. Planteatzen duzuna da kritikatzea Tasio filmean ez dela Internet agertzen. Edo bikingoen filme batean Thor jainkoa aipatzen dela. Seguru historia ikasgaia suspenditzen zenuela... Ez zara enteratzen.

Hau esanda, goazen aurrera. Kontutan izanda bildu ahal izan dudan informazio guztia hona, nire ustez, datorren ediziorako argitu behar diren gauzak:

GIZARTE eta HIZKUNTZA ESPARRUA. San Juaneko baselizan, bazkarian eta ondorengoan, GAZTELERA izan da nagusiki erabili izan zen hizkuntza. Nagusiki diodanean %80tik gorakoa da. Gutxi gorabeherako estimazio bat, bertan izandakoek esandakoaren araberakoa. Plazako Euskal Jaian, bestetik, EUSKARA erabili da nagusiki, %95-%100 tartean. ZER EGIN datorren urtean: a) jai taldeei mugarik ez jarri eta “gazteleratu” euskal jaiaren hizkuntza? Hau da, euskararen alde baina gazteleraz. Edo b) aurten bezala tinko eustea euskarari eta nahi duen jai taldeetako kidea joan dadila baina beti, gainontzeko guztioi bezala, euskaraz egiteko konpromiso SERIOA hartuta? Hori da eztabaida. Euskararena den leku hori mantendu edo galdu.

POLITIKA ESPARRUA. Gustatu edo gustatu ez, egia da Ezker Abertzalea izan dela, dauden alderdi politikoen artean, Euskal Jaia kolokan jarri duen BAKARRA. Parte hartzen animatzeko dei publikoa egin ez duen bakarra. Are gehiago, bere komunikatu batez “non grata” izendatuta (ez herrikoia eta abar), suposatzen da parte ez hartzeko gonbitea egiten dela. Ala hori esaten da inskripzioak handitzeko? Hori horrela da eta parte hartzean eragin nabaria izan du. Zergatik Euskal Jaiari, euskararen jaiari eta euskarari azken finean eraso haiek erantzun beharko dute ez besteok (zergatik ez esan ez dela partehartzailea, eta ondorioz, herrikoia txosnetako gunean herriko jaietan antolatzen diren gauzak: zein herriko elkarte kontsultatu da hori antolatzeko?) Baina hori beste kontu bat da eta haiek azaldu beharko dute hartutako jarrera, bere zaletu askoren artean, bide batez esan dezagun, hain min handia egin duena. Eta deskontzertatu zaletua eta ez zaletuak: jende guztia.
Beste kontu bat. Errazegi kritikatu izan dira foro honetan “beste” alderdi politikoen Euskal Jaiaren alde agertzearena. Eta badirudi nahiago dugula estereotipoekin funtzionatzea benetan egindakoari begiratzea baino. PP eta PSOE, ez aurten soilik, Euskal Jaia egin zenetik bultzatu dute eta aldeko jarrera izan dute “euskara exijitzeko bazkarian parte hartzeko”. Nik dakidala (horrela baieztatu didate), egondako 4 edizioetan. Ez orain, polemikaren erdian, etekinak ateratzeko. Ohituta gaituztenerako, edo alderdien barruan egin dezaketenerako erabat txalogarriak eta eskergarriak dira erabaki horiek, eta ez “automatikoki” kritikatzeko: “haiek egiten dutenez, beti izango da txarra”. Izan gaitezen zintzoak. Baina Ezker Abertzalea, askoren ustez “edozer eginda” beti izango direnak “euskaren aldekoenak”, oraindik dago, ni bezalako askorentzat, zalantzaren erdian. Hauxe baino ez diet eskatzen datorren urteko Euskal Jairako: beste alderdi politikoak bezala, “Euskal Jaiako bazkarian euskara exijitzea eta euskararena zen lorpen bat ez galtzeko ahalegintzea”. Aurreko urte guztietan egin den bezala, ez gehiagorik. Oso erraza. Eta, mesedez, galdera HORRI ZUZENKI erantzutea eta ez hastea euskararen borroka urte guztikoa dela eta abar eta abar kontatzen. Paper zaila: Klaro, ezin da euskaren defentsarekin ondo geratu eta aldi berean hori errespetatzeko prest ez dauden jai kuadrilla batzuekin. Oraingoan ere, haiek jakingo dute zer eta nola egin.

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Erantzuna | #3

pffffffffffffffffff!! ikus ezazu berriz bideoa, arren:

1) 120 pertsona ibilaldira! Dantza plazan 160 egon al zineten dantzan? ez... ba San Juan-en, bazkarira jende gehiago etorri zen, bai.

2) Mesede pertsonalarena, aurrekontuak ekarri arren, ez dut sinetsiko. Akordioren bat izango du udaletxeak eurekin, horrela izan bada ere. Dena den, historian atzeratuta geratu zaretela antzematen da, bai. Hain atzeratuta, morroiak behar dituzuela zuen zikinkeria garbitzeko. Gu horretan ez gara horren adituak, eta ahal izan genuen moduan garbitu genuen ingurua, jakinda, janari organikoarekin, bota beharrean, lurra eta lurtarrak diren animaliak elika genitzakeela. Landu lurra kultura jasotzeko!

3) Irudikatu nahi dena edo ez, erlijioa katolikoa ez da gustion gustukoa, euskaraz jakin dezaketen ateoak edo bestelako erlijioak praktikatzen dituzten euskaldunak (zerura denek ez dute modu berean begiratzen) minduta sentitu daitezke, eta, hortaz, euskarak gaur egungo egoerarako adaptazioa behar du. Ez dut esaten horrelako antzezlanak egin ezin daitezkeenik, polita izan daiteke, baina niretzat, euskararen jai batetara joan eta Sabino Arana-ren aldeko oihuak botatzea bezain mingarria da, aurretik jaiaren nondik norakoak irudikatu ez badira. Zuretzat, ziurrenik, kontu inozo bat izango da, sabela goraino eta ardoz bururaino egonda, jaia bai eta bazkaria ere bai. Baina denak ez gara berdinak eta kontu horiek zaindu beharko lirateke, inor baztertua senti ez dadin!! edo euskal herritarren jaia izango da, euskararena izan beharrean?? baliteke, bai... autarkia kultural sektarioa...

4) Datorren urterako badakit zer egin, eta euskaraz egingo dut. Udaletxetik nola egin, horrela egingo dut nik. Bat ez banator, nire modura antolatuko naiz, garrantzitsuena euskara bada eta bere inguruko lorpenak, lorpen handiagoak egin daitezkeen gunera hurbilduko naiz, eta, berriz ere, aurten bezala, esanak esan arren, euskaraz arituko naiz lagun eta inguruko guztiekin, San Juan-en entzun nuen bezala.

5) Esparru politikoan galduta zabiltza. Ezker Abertzaleak ez zuen deitu, ez elizpeko euskal jaian aritzeko, ezta San Juanekoan ere. Gainontzeko alderdi politikoek, elizpekora deitu zuten, horrek bakarrik eman baitiezaieke eurei arrakastaren argazkia eta gai honi buruz ez dakiten herritarren bozka ere, noski. Dena den, dei horrek indar guztia galtzen du, tartean, alderdi espainolistak daudenean, edo, zergatik ez, "baskistak" (a ze taldea) izan arren, euskara erabiltzen ez dutenak daudenean. Nori sartuko diozue ziria ba peneubetarrok!!!

7) Eskaerak egiteko eskubiderik ez duzu. Alderdi politiko bati zure jokoaren legeak onartzeko ezin diozu eskatu, tartean, beste planteamendu bat dagoenean, eta, ziur asko, bere ideiekin erlazionatuagoa dagoenean. Hau da, San Juaneko jaira deitzea txarra omen da, eta elizpekora deitzea beharra. Horrela saltzen dituzte multinazionalek euren produktuak, gainontzeko enpresak zapalduaz... zelako panorama batzuen buruan.

8) Eta azkenik, bai, euskararen aldeko borroka egun guztikoa da. Ez dut zuen planteamendua onartuko, aldatzen ez den bitartean, eta are gehiago oportunista zikin guztiek bezala etekin mediatikoak lortzeko. Emaiozu bizkarra errealitateari, nahi baduzu, baina PP-k eta PSOE-k botatzen duten kiratza, eta eurekin PAKTUAK EGITEN DITUZTENEK, ezin da ekiditu.

Euskara herritarrona da, eta berari jaia egiteko eskubidea ere bai! Salaketa eta zuen jai sektarioa publikoki ez onartzea eskubide bat da, behar bat, eta sasi-demokratek ikasi eta onartu beharreko kontua. Asko daukazue demokraziaz (herriaren botereaz) ikasteko.

Erabiltzailearen aurpegia Dena omen dakien euskaltzale hori: Erantzuna | #4

Errealitateak min du. Beharbada gazte erdaldun ("San Juaneko (sic) baselizan (...) GAZTELERA izan da nagusiki erabili izan zen hizkuntza") eta zikin ("zabor poltsa (...) San Juanen (sic berriro) erabili ez zenuena") horiek ez dute errespeturik merezi, baina errealitateak bai, errealitateari errespetua zor zaio.
Ni San Joanen izan nintzen, eta bertako datuak besterik ez dizkizut emango:
-Goizeko ibilaldian (zatika euripean) 120 lagun.
-Bazkarirako 350 bono saldu ziren. Eguraldia gorabehera, 280 lagun inguru batu ginen.
-Ondorengo ekitaldietan (bertsolariak eta dantza-plaza) bazkarian adina izango ginen (batzuk alde egin zuten eta beste batzuk etorri ziren).
-Nik entzundako eta izandako solasaldien % 90 euskaraz izan zen.
-Bakoitzak 3 euro ordaindu zituen + zabor poltsa gutxiago erabili behar izateko euro 1 edalontzi berrerabilgarriarengatik + txosnan gastatu nahi izan zuena. Horrekin finantzatu ziren ekitaldi guztiak eta ekitaldi horien publizitatea. Hortaz:
-Udalak jarritako diru publikoa: 0 €
Orain, nahi baduzu, diskurtso bat eraiki datu errealen gainean.

Erabiltzailearen aurpegia aspertuta ihada Erantzuna | #5

Erabiltzailearen aurpegia Anonimoa Erantzuna | #6

Ez dakit zergatik hain haserre jarri "euskaltzale bat"ek esaten duenarekin. Ez al da egia plazan euskara izan zela nagusia eta ermitan gaztelera?

"Inor baztertua senti ez dadin" euskara ez eskatu... Hasi gara berriz: euskararen leku bat okupatu, gaztelerarekin ordezkatzeko. Nortzuk zarete zuek besteon jaian baldintzak jartzeko edo aldatzeko?
Horretarako hobe segitzea jai bi antolatzen, zuek zuena, nahi duzuen bezala, eta bestea jaia euskarazkoa izaten jarraitzeari eusten diogunona. Orain arte bezala: oso gustora gaude. Baina ez kendu besteoi zuena ez dena. Nahiz eta, zure ustez, "sabela goraino eta ardoz bururaino egonda", horrela izatea nahiago dugu.

Berriz "teknikaria" hitza? Komodin bat al da beste aterabiderik ez duzuenean?

Itzali ordenagailuak eta joan euskara ikastera.

Gora euskara, "eraso" guztien gainetik.

Erabiltzailearen aurpegia aspertuta ihada Erantzuna | #7

ea anonimo, gauzatxo bat, nola dakizu zuk nun egin zen euskera eta non erderaz??bilekuetan egon zinen zu??aspertuta nago zuekin ihada, ikusi det bideoa eta argi gelditzen da niretzako zein da herritarren festa eta udaletxearena. Galdera bat , zihur zaudete, aktore hoiek muxutruk egin zutela lan?? udaletxearen euskal jaian kobratu ez zuten bakarrak izango ziren...

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Erantzuna | #8

Hau komeria!

Herri honetan ez zaudete burutik sano, ezta?. Ah zelako folloia montatu dezuten!,... edo gehiegi aspertzen zarete?

Ni aurreko urteren batean bazkarian egon nintzen,... eta nire inguruko guztiak euskaraz aritu izan ziren,...

Giro polita, jai ederra,... eta nahi adina jende bazkarian.

Enteratu nintzenean partehartzea 400 pertsonetara mugatzen zela parte ez hartzea erabaki nuen . Nahikoa daukat 400 pertsonetara mugatutako jaietako kofradiarekin.

Eta bost axola euskararen alde edo zeinen alde den,... mugak ez ditut gustoko, eta azken urteetan lortutako zabaltasun hori murriztea ez zitzaidan gustatu. Eta nire eskubide osoa daukat horretarako.

Alkateen aukeraketaren errepresentazioari emandako protagonismoa ere ez dut gustoko. Are gehiago gure herrian orain dela 7 urtetik hona nahi dugun alkatea aukeratu ezin dugunean, eta agian alkatea izan beharko zena kartzelan dagoenean. Badakit kutsu historikoa eman nahi zaiola,... baina niretzat pertsonalki testuingurua ez da egokiena.

Eta ezker abertzalearen jarrera ez zait ez gaizki ez ongi iruditzen. Euskararen zelofanarekin apaintzen den guztia ez da zergatik bultzatu behar. Euskara aurrera aterako dugu sasi guztien gainetik,... baina hanka sartzen denean ez bada jakiten ateratzea,... ez dezagun erabili euskara hitza gauzak konpontzen saiatzeko, edo errua besteengana botatzeko. Nire uste apalean, eta guztiz kanpotik ikusita, kasu honetan lehen erruduna udaletxea izan da, orain arte ongi funtzionatu den eredu baten gainean aldaketak eta murrizketak egin dituelako, eta horren ondorioz suertatu da suertatu den gainontzeko guztia.

Hurrengo urterako abiapuntua erreza da: denon artean eraikitako Euskararen egun bat nahi dugu, non herri hontako sektore guztien iritziak eta partehartzea bultzatzen den, edo udaletxetik beraiek nahi duten moduan antolatutako ekitaldi bat nahi dugu, non bakoitzak erabaki dezan parte hartzen duen ala ez?

Nik, zalantzarik gabe, lehenengoaren aldeko hautua egiten dut. Berriro elizako portikoa jendez gaindituta ikusi nahi dut, 700 edo 1.000 pertsonen partehartzearekin.

Jaiaren aurreko egunetan laudioko euskaltegietan euskara ikastera animatzen duten ekimenak ikusi nahi ditut, euskararen inguruko ekimen ugari ikusi nahi ditut, eta horren bukaera bezala jai polit bat ikusi nahi dut.

Espero dut horrela izatea.

Bestela, lasai, lasai, aurten bezala, etxean geldituko naiz. Euskararen etorkizuna ez delako bazkari horren inguruan erabakitzen. Agian horrela balitz PNV, PSE eta PPren jarrera guztiz bestelakoa izango zen, benetan euskararen etorkizuna erabakitzen den tokietan eta gauzetan (aurrekontuetan adibidez) gertatzen den moduan.

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Erantzuna | #9

"Anonimoa", motel, beti ari zara hanka sartzen. Bazterketarena erlijioari zuzenduta zegoen... irakurri pixkat gorago, eta horrela zure iruzkina pisu propioz erortzen dela ondorioztatuko duzu.

Gainontzekoekin, guztiz ados. Eskerrak erakutsi dugula hau guztia ez dela nire paranoia bat!

Erabiltzailearen aurpegia Euskaltzale bat Erantzuna | #10

Bista da jai diferente bi egin behar direla. Hurrengoan, ardoa izango da (aipatu duzue dagoeneko), hurrengoan bertsolariek mikroz kantatzen dutela, bestea alkatearen hautaketan ezin daitekela alkatea agertu, bestela...
Segi zuen jaiarekin.

Erdara nagusi izan zenutela bertan izandako hiru taldek esan didate, lagunen alaba batzuk.

Kitto nire aldetik: EGIZUE

Erabiltzailearen aurpegia euskaltzale bati Erantzuna | #11

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo2 Erantzuna | #12

Euskaltzale bat= euskara teknikaria? noski! zalantza barik.
Penagarria da bere lana egin beharrean horrelako foroetan besteen kontra denbora galtzea, Laudioarren dirua (eta ez Luxaondokoena) bere soldatan inbertitu behar....
Euskara teknikari jauna, utzi bazterrak nahasten eta ekin lanari, herria euskaduntzen eta datorren urteko euskal jai herrikoi bat antolatzen .
Gomendio bat besteei, gure teknikari jauna zaborraz eta honen nahasketaz elikatzen da, beraz ez diogu aukerarik eman behar bere ego horretan bueltaka ibiltzeko, bere burua biktima bezela aurkezteko eta kaka (gezurrak gainera, lagun asko, askok kontatutako istorioak,...beti berdin) besteengana botatzeko. Ez diogu aukera gehiagorik eman behar!
pena da eta penagarria alegia, arloak sufritzen duen egoera, bera bakarrik lanean eta inoren laguntzarik nahi ez (egin eta desegiteko bere kontura ) ea gobernu taldea udaletxean sartzen den eta bakoitza bere lekuan jartzen duen ( atezain duin baten sarreran).

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo2 Erantzuna | #13

Teknikari jauna edo euskaltzale bat, utzi ezker abertzalea pakean! ezker abertzaleko jende ugari zegoen zuen jai pribatu horretan eta ! eta ongi dakizu nahiko identifikatuta agertzen zirelako. Hori da zure lana? euskaraz bizi diren horiek kritikatu erderaz bizi direnak goraipatuz. Ze aztuna zaren, teknikari!

Erabiltzailearen aurpegia astoahurkoarenbegian Erantzuna | #14

Benetan ez dugula aukera hau probestuko (kaka elkarri egiten egon beharrean) ekarpen eraikitzaileak positiboan egiteko?

Erronka itzela du euskarak gure herrian, eta DENON ahalegina behar du... jar gaitezen lanean dedio albokoak egiten duena kritikatu beharrean, indarrak batu eta eraginkor izan, hara hor erronka...euskararen amoreagatik... baietz atera! proposamenik bai?

Erabiltzailearen aurpegia Luiaondo Erantzuna | #15

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Erantzuna | #16

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa