SOS Laudioko Lamuza Parkea Plataformak Laudion ordezkariak dituzten alderdi guztiekin elkartu da. Bileren helburua izan da Kasinoan obrak hasteko inbertsioa jasotzea 2014ko aurrekontuetan. Alderdiek oso jarrera positiboa izan dutenez, plataformak espero du 2014ko aurrekontuetan islatzea harrera on hori.
Lanek Kasinoaren degradazioa gelditzeko balio behar dute eta San Roke Kofradiako kide batzuek egin dute aurreproiektu teknikoa. Guztira 34.000 euroko inbertsioa suposatuko luke ekimenak.
Ondarea mantendu ez ezik, plataformaren asmoa da gainerako erakundeei -Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari- adieraztea Laudioko Udalean eta herrian konpromiso irmoa dagoela Lamuza Parkearekiko, beraiek ere lagundu dezaten.
Iniziatiba aurrera eginez gero, SOS Laudioko Lamuza Parkea Plataformaren ustez: “alderdiek bidea irekiko lukete Laudiotik konponketa lanei hasiera emateko. Formula ezberdinen bitartez egin daitekeena. Urtero inbertsio bideragarrien bitartez eta herritarren auzolanekin.”