Nomeolvides elkarteak 5,5 tona janari bildu ditu Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko mar. 19a, 18:39

Laudioko Nomeolvides elkartea iragan otsailean sortu zen herriko familia behartsuenei oinarrizko janari horniketa bat eskaintzeko asmoarekin. Pasaden asteko ostiral eta larunbatean (hilak 14 eta 15 hurrenez hurren) janari-bilketa kanpaina bat jarri zuten martxan hamaika herritarren eta saltokiren (Berriak, Eroski City, Maxi Eroski...) laguntza izan zutelarik helburu horretarako.

Laudioko Nomeolvides elkartea iragan otsailean sortu zen herriko familia behartsuenei oinarrizko janari horniketa bat eskaintzeko asmoarekin. Pasaden asteko ostiral eta larunbatean (hilak 14 eta 15 hurrenez hurren) janari-bilketa kanpaina bat jarri zuten martxan hamaika herritarren eta saltokiren (Berriak, Eroski City, Maxi Eroski...) laguntza izan zutelarik helburu horretarako.

Elkarteko kideek, prentsa ohar baten bidez, jakinarazi dute "laudiarren erantzuna bikaina izan" dela. Ez da gutxiagorako ere, bi egun horietan zehar 5,5 tona janari bildu baitzituzten. Jaki guzti hauek Laudion bizi diren familia behartsuenei izango zaizkie banatuak hurrengo egunetan.

Nomeolvides elkartekoek gogo biziz eskertu nahi izan dute jaso duten laguntza guztia, janaria eman duten herritarrei, saltokiei, nola janari-bilketan parte-hartu duten 40 bolondresei. Era berean, euren ekintzetan parte-hartu nahiko lukeen orori gonbita luzatu nahi izan diete elkartetik, boluntario franko behar baitituzte euren ekintzak aurrera eramaten jarraitzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide