Arratsaldean agerpena egingo dute Leo Barañano abokatuak eta Patxo Murga eta Pablo Gorostiagaren senideek Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasuna eta Herritarren Partaidetzaren Batzordean.
3500 sinadura baino gehiago jaso dituzte Laudion Pablo eta Patxoren askatasuna eskatzeko, hilabetetan luzatu den aurrez aurreko bilketa bidez. Biek ezarritako zigorraren gehiengoa bete dute -8 urtetatik 6 eta erdi- eta 72 urtetik gorakoak dira, horrek dakartzan arriskuekin. Horregatik, senideek kartzelan mantentzea bidegabekeria dela uste dute, hala nola mendeku grinaren erakusle.
Zentzu horretan, ideologia desberdinetako lagun eta herritarren ekimenak espainiar gobernuari humanitatea eskatu nahi dio, “legearen inperioak” zentzuzko mugak dituela erakusteko. Izan ere, justiziarekiko fede itsua leporatzen diete egoera limitera eramaten duten horiei, zigorrak eta sakabanaketa errespetatuak izan behar direla esaten dutenean. Gainera, legeak Pablo eta Patxi kaleratu ahal izateko mekanismoak dituela uste dute, aurretik kasu desberdinetan eta delitu larriagoengatik zigortuak izan diren pertsonekin erakutsi den bezala. Hori dela eta, legea baino aplikatzeko modua aldatzearekin nahiko litzatekeela deritzote.