Bilduk EAJri erantzun dio nagikeriaz baino, arduraz jokatu duela

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2014ko mar. 17a, 08:47

Alderdi jeltzalearen kritikan Bilduri herriko finantza kudeaketan –aurrekontuetan- nagikeriaz aritzea egozten zitzaion. Gainera soberakinen inguruan emandako datuak faltsuak direla esan zuen EAJk.

Alderdi jeltzalearen kritikan Bilduri herriko finantza kudeaketan –aurrekontuetan- nagikeriaz aritzea egozten zitzaion. Gainera soberakinen inguruan emandako datuak faltsuak direla esan zuen EAJk.

Bilduk, kontrara, aurrekontuak eta funtzionamendua ez dela aldatu azaldu du; beti egin dela horrela, aurreko agintaldietan ere. Datuei dagokionez, benetakoak direla azpimarratu du koalizioak. Horretaz gain, alderdi jeltzaleak aurreko urteko aurrekontuetatik 2014koetara eransteak egin direla esaten duenean egia dela aipatu da Bildutik. Izan ere, hau gauza berria ez dela uste dute, eta jeltzaleen gobernu garaian soberakinetan 20 milioi euro bazituzten ere hurrengo ekitaldian ia %50a eransten zela gogora ekarri.

Udal Gobernu taldeari egindako kritikan zenbait inbertsio aipatzen dira. Haiek, ordea, jeltzaleek inbertsio horiek zein fasetan dauden dakitela diote, asko hurrengo egunetan esleipen prozesuaren amaieran izango direlarik. Gainera, Plan Forala egiteko bideragarritasun ekonomikoa egon behar dela esaten dietenean, jakinda obra egingo ez zela, iazko aurrekontuetan txertatutako 900.000 euroak hori bideratzera zetozela erantzun dute. Izan ere, obra 2014-2015 artean egingo da. Hori dela eta nagikeriaz baino arduraz jokatu duela uste du Bilduk.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide