Barry Manleyk hainbat urte daramatza Euskal Herrian umorezko bakarrizketak egiten. Hilaren 20an Aretako Kultura Etxean izango da 20:00etan. Ikuskizuna Berbalagun egitasmoak, Udaleko Euskara Zerbitzuaren bitartez, antolatu du.
22 urterekin etorri zen Barry Euskal Herrira, euskara ikasteko jakinmina zeukan, munduko hizkuntza zailenetararikoa zelakoan. Urteak pasa dira eta bere kabuz ikasi du euskara autoikaskuntza erabilita. Irlandarra, izatez, idazlea da, eta orain urte batzuk liburu bat idazten zegoela herri bateko gaztetxetik bakarrizketa bat egiteko gonbitea jaso zuen. Jendearen aurrean aritzea gustatu zitzaion eta harrezkeroztik publikoaren aurrean bakarrizketa dexente egin izan ditu.
Manley Irlandarrak gure herrira etorri zenean hamaika berba, hamaika kontu, hamaika komeria bitxi ezagutu zituen eta istorio horiek guztiak kontatuko ditu ordubete iraungo duen bakarrizketaren bitartez. Ikuskizuna euskaraz eta dohainik izango da.