"Bakarrik protesta egitea oso gogorra da"

Aitor Aspuru Saez 2014ko mar. 18a, 14:01

JABI TIRADO (Areta, 1977) kalera atera da pankarta batekin bere egoera salatzeko. 11 urtez Pintores Reguera-rentzat (ez Pinturas Reguera, enpresa ezberdinak dira) lan egin du, itxi arte hain zuzen ere. 2013ko otsailean alegia. Orain enpresak zor dion dirua salatzen du Laudioko kaleetan.

Zergatik atera zara kalera salaketa egitera?

2011 urtetik zor digu dirua nire aurreko nagusiak, Pintores Reguerako jabeak. Zorra apurka apurka joan da pilatzen enpresa itxi arte. Eta ez dut ikusten ordaintzeko asmorik duenik.

JABI TIRADO (Areta, 1977) kalera atera da pankarta batekin bere egoera salatzeko. 11 urtez Pintores Reguera-rentzat (ez Pinturas Reguera, enpresa ezberdinak dira) lan egin du, itxi arte hain zuzen ere. 2013ko otsailean alegia. Orain enpresak zor dion dirua salatzen du Laudioko kaleetan.

 

Zergatik atera zara kalera salaketa egitera?

2011 urtetik zor digu dirua nire aurreko nagusiak, Pintores Reguerako jabeak. Zorra apurka apurka joan da pilatzen enpresa itxi arte. Eta ez dut ikusten ordaintzeko asmorik duenik.

Hiru langile ginen (beste bat zegoen aurretik baina erretiratu zen) eta hiruroi zor dizkigu 2011ko eta 2012ko gabonetako ordainsariak, uztaileko ordainsaria, 2012ko abenduko soldata, 2013ko urtarrileko eta otsaileko soldatak, hitzarmenaren atzerapenak, likidazioa eta kalte-ordainak. Hori guztia ez du ordaindu.

FOGASAtik jaso dugu orain arte kobratutako diru guztia.

Enpresak 2013ko otsailean itxi zen. Azken hilabeteak kobratu gabe lan egin genuen. Bere aitzakiak sinistu genituen baina uste dut berak ondo lotu zuela guztia. Likidatu zuen enpresako kontua eta gero itxi zuen.

 

Zein da zure egoera?

Nik hipoteka bat ordaindu behar dut, bakarrik gainera. Langile guztiok geratu gara kale gorrian eta itxaropen gutxi ditugu, gainera jabeak enpresa berriro irekiko balu ez digu bermerik eman eta ez dut uste kontratatuko gaituenik.

Ni behintzat ez. Protesta egitera atera baino lehen galdetu nion eta ez dit baiezkoa eman. J

Kalean geratu gara inolako bermerik gabe. Ez dugu lanik ezta kobratzeko aukerarik ere.

Badakit diru asko dela bat-batean ordaintzeko. Ni kalera atera baino lehen enpresako jabeari eskatu diot apurka apurka ordaintzea zer edo zer, nahiz eta sinbolikoa izan. Baina ez dit ezta ziurtasun hori eman ere. Eta hilero 50 edo 100 euro ordaintzeko aukera eman diot.

 

Enpresan zer lan mota egiten zenituen?

 

Etxebizitzak, pabilioiak... denetarik margotzen genuen. Amaieraraino lan egin dugu. Ez gara geldirik egon.

Azken bi urteetan zatika ordaintzen zigun soldata. Batzuetan hiru alditan. Noizbait hilaren 18an edo 20an kobratu dugu, zorrak pilatzen ziren.

Nik 11 urte eman ditut Pintores Regueran. Eta gainera esan behar dut 2003an egon nintzela Gizarte Segurantzan kotizatu gabe. Gu ondo portatu gara -batzuetan lan egindako orduak ez dizkiogu kobratu- baina ez du ezertarako balio.

 

Noiz hasi zara kalera ateratzen?

Duela bi aste inguru hasi nintzen kalera ateratzen. Ni bakarrik nago. Nire kideei deitu diet eta haiek esaten dute protestak ez duela ezertarako balio, baina ez dut uste ohean egoteak ezer konponduko duenik.

Hori da gehien izorratzen nauenak. Hemen egon beharko lirateke. Bakarrik egotea oso gogorra da. Baina inor ez bada ateratzen kalera jendeak ez du jakingo zer gertatzen ari zaigun.

Beraiek esan didate nahiago dutela itxarotea, ea pabilioia saltzen duen, hartzekodunen konkurtsoan baitago.

Dena den ez dut ikusten haien partetik interes handirik dagokiguna aldarrikatzeko. Zor zaiguna besterik ez dugu eskatzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide