Aiala Vidrioko langileek 32 orduko lanuzte berriari ekingo diote gaur

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2014ko mar. 16a, 09:48

Langileek igandeko 22:00etatik astearteko 6:00etara egingo dute protesta, lan hitzarmena hilabeteteetan negoziatzen izan eta gero. Urtarrilan 32 orduko beste lanuzte bat egin zuten eta otsailerako greba mugagabea aurreikusita zegoen, baina bertan behera utzi zuten enpresaren zuzendaritzak bigarren negoziaketa bat abiatzeko gutxieneko baldintzak onartzen zituela ikusita. 

Langileek igandeko 22:00etatik astearteko 6:00etara egingo dute protesta, lan hitzarmena hilabeteteetan negoziatzen izan eta gero. Urtarrilan 32 orduko beste lanuzte bat egin zuten eta otsailerako greba mugagabea aurreikusita zegoen, baina bertan behera utzi zuten enpresaren zuzendaritzak bigarren negoziaketa bat abiatzeko gutxieneko baldintzak onartzen zituela ikusita. 

Aste honetan zuzendaritzaren proposamen berria heldu da:  %10 eta %15 bitarteko soldata murrizketa barne hartzen duen bost urterako hitzarmena. Langileen ordezkariak adierazi dutenez, ez daude prest soldata murrizketarik edo soldata eskala bikoitzarik onartzeko, ezta ordu gehiago lan egiteko ere, horregatik deitu dute lanuzte hau. Vidrala taldeak 50 milioko irabaziak izan zituen iaz eta langileen esanetan onartezina da egoera horretan halako proposamena aurkeztea. 

Zuzendaritzaren proposamenean azaltzen den soldata igoera bakarra KPIari dagokiona da eta baja ekartzen duten istripuak lantegian zero izatea du baldintza bezala. Langileek, beirak eta beroak arrisku ugari sortarazten dutela eta baldintza hori betetzea ia ezinezkoa dela diote, iraupen gutxiko baja ekartzen duten 5 eta 10 istripu artean gertazen direlako urtero. 

Langileen eskakizuna hurrengoa da: 2 urterako lan hitzarmena eta soldatak KPIa gehi puntu bat igotzea. Aparteko ordainsariak hilabeteko soldatarekin parekatzea, 45 eguneko kalte ordainak mantentzea eta bajak mutua bidez ez kudeatzea eskatzen dute ere. 

Enpresa komiteak martxoaren 26rako zuzendaritzaren aldetik erantzun bat izatea espero du eta ez du greba mugagabea deitzea baztertzen. 

Aiala Vidrio eskualdean dagoen lantegi garrantzitsuenetakoa da, 391 pertsonei lana ematen baitie. Vidrala taldeari dago lotuta eta Laudion enpresak dituen bulegotan beste 129 beharginek egiten dute lan.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide