Udalak akusazio partikularra aurkeztuko du udaltzainen erasotzaileen aurkako epaiketan

Txabi Alvarado Bañares 2014ko mar. 15a, 09:02

Laudioko Udalak jakinarazi du akusazio partikularra aurkeztuko duela pasa den igande goizean udaltzainen aurka oldartu zen herritarraren aurka. Goizeko zortzietan izan zen erasoa. Udaltzaingoak adierazitakoaren arabera bi polizia Ezka kalera joan ziren, bertan gertatzen ari zen borroka bat gelditu asmoz. Bertaratu zirenean borrokan parte hartzen ari zen pertsona batek eraso egin zien. Buruan estolda batekin kolpatu zituen erasotzaileak. Hala ere, hura atxilotzea lortu zuten poliziek.

Bi udaltzainak larrialdi zerbitzuetan artatu zituzten, eta hauetako bati ebakuntza egin behar izan zioten Gurutzetako Ospitalean.

ELAren salaketa

Udala ez da izan erasoaren aurrean erantzun duen bakarra, ELAk prentsa oharra zabaldu baitu. Gertatutakoa salatzeaz gain, “Laudioko Udalean bizi den langilegoaren interinitatea” salatu nahi izan du sindikatuak. Erasotuak izan diren udaltzainetako bat bitartekoa dela azaldu du ELAk (funtzionario publikoaren postua duen langilea, funtzionarioa izan gabe), eta txandako lau udaltzainetik bi udaltzain-agente bitarteko direla gaineratu du. “Lan hitzarmenean gehienez ere %7koa da ezarrita dagoena, eta Laudioko Udalean dagoena %30etik gorakoa da”.

Hala, zera eskatu dio sindikatuak udalari: aipatutako epaiketan parte hartzea, udaltzain bitarteko langileen “formazio integrala”, gaixoaldiak betetzea astebetea dirautenean, eta pertsonalaren lanpostu guztiak betetzea, “bitartekaritza baztertzeko asmoz”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide