PSE-EEk Zubiko Etxea Musika Etxea bilakatzea proposatu dio Bilduri

Laudioko PSE-EE udal taldeak Zubiko Etxea, Gastronomia Museoaren egoitza izandako eraikina, Musika Etxea bilakatzeko proposamena balora dezala proposatu dio Bilduko Gobernu Taldeari.

Xede honi begira Musika bandaren entseguetarako egoitza eta elkartearen musika eskola bertora eramatea proposatu du PSE-EEk. Hortaz, Musika Bandako ordezkariekin biltzeko aukera aztertzeko gonbitea luzatu dio Bilduri.

Otsaileko udalbatzan gaiaz galdetuta, Zubiko Etxea hainbat elkartek bideratutako ekintzen egoitza bilakatu dela  adierazi zion Natxo Urkixok Txaro Sarasuaren taldeari. Izan ere PSE-EEk udal instalazio hauek hainbat unetan libre daudela adierazi du eta ondorioz bideragarria deritzo musika bandaren jarduera bertora eramatea.

2012 urte amaieran itxi zen Gastronomia Museoa eta orduz geroztik ez da xede finkorik iragarri Zubiko Etxerako. Bitartean, San Roke musika banda 2004az geroztik, Lamuza parkeko musika etxea itxi zenetik, Gardea auzoko Juan XXIII ikastetxeko egoitzan egiten ditu entseguak eta musika eskolak. Honen harira, PSE-EEk musika bandako arduradunek hainbatetan herriaren erdigunetik gertuago den egoitza baten beharra jaso eta Bilduri luzatu dio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide