Pablo Gorostiaga, Isidro Murga eta Patxo Murga presoek Zaballara hurbiltzea eskatu dute

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa hasi da dagoeneko espetxe-administrazioari banakako eskaerak egiten, Zaballako (Estatu Espainiarrean daudenen kasuan) edo Ipar Euskal Herritik hurbil dauden espetxeetara (Frantzian daudenen kasuan) mugitzeko eskatuz.

Lehen txanda honetan,haien egoera larria kontuan hartuz, gaixorik dauden edota 70 urte baino gehiago dituzten presoak izan dira eskaera egin dutenek. Kasu konkretu honetan, gainera, aberriratzeaz gain kartzelatik ateratzea ere eskatu dute.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa hasi da dagoeneko espetxe-administrazioari banakako eskaerak egiten, Zaballako (Estatu Espainiarrean daudenen kasuan) edo Ipar Euskal Herritik hurbil dauden espetxeetara (Frantzian daudenen kasuan) mugitzeko eskatuz.

Lehen txanda honetan,haien egoera larria kontuan hartuz, gaixorik dauden edota 70 urte baino gehiago dituzten presoak izan dira eskaera egin dutenak. Kasu konkretu honetan, gainera, aberriratzeaz gain kartzelatik ateratzea ere eskatu dute. Eskaera hauek astelehenean hasi ziren bideratzen, eta hala jarraituko dute datorren bi asteetan zehar. Ondoren, eskaera gehiago egingo dira txanda ezberdinetan, giltzapetuta denbora gehien daramatenengandik hasita.

Eskaera honek hiru atal dauzka. Lehenengoak kartzelako salbuespen egoerek beraiei eta familiei eragiten dizkieten gaitzak laburbiltzen ditu. Bigarrenak, nazioarteko lege egoera erakusten du, salbuespen egoera honek parekorik ez duela azalduz. Azkenik, presoek argi uzten dute ezker abertzalearen ekimenarekiko atxikimendua, eta prozesuarekiko inplikazioa, abenduaren 28ko deklarazioaren harian.

Laudioko Pablo Gorostiaga, Patxo Murga eta Isidro Murga presoek ere Zaballako presondegira hurbiltzeko eskaera egin dute.

Honetaz gain, Pablo eta Patxoren askatasuna eskatzeko sinadura bilketa bat egin izan da, eta datorren martxoaren 19an sinadura hauen aukezpena egingo da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide