"Pintxo guztiak oso onak dira eta ezuste atseginak egongo dira"

Aitor Aspuru Saez 2014ko mar. 14a, 17:31

OLATZ ESGUEVA LANDALUZE (Bilbo, 1979) Laudioko Garapen Agentzian lan egiten du eta Pintxo Lehiaketaren antolakuntzan dabil. 19:00etatik aurrera hasiko da txapelketa. Aurten 35 partaide egongo dira, pasa den urtean baino apur bat gehiago eta pintxo bakoitzak 1,30 euro balioko du.

 

Hau ez da lehen aldia antolatzen duzuena.

OLATZ ESGUEVA LANDALUZE (Bilbo, 1979) Laudioko Garapen Agentzian lan egiten du eta Pintxo Lehiaketaren antolakuntzan dabil. 19:00etatik aurrera hasiko da txapelketa. Aurten 35 partaide egongo dira, pasa den urtean baino apur bat gehiago eta pintxo bakoitzak 1,30 euro balioko du.

 

Hau ez da lehen aldia antolatzen duzuena.

Aurtengoa 7. txapelketa da. Aurten bi kategoria ezberdin edukiko ditugu. Alde batetik pintxo librea, hau da, tabernak bere kabuz eta mugarik osagaien aldetik. Haiek erabakitzen dute.

Bestalde, inoiz ez dugu egin, barrarik hoberenak saria eskuratuko du. Hau da, ez da aintzat hartuko pintxoa bakarrik, nola dagoen kokatuta lokalean, platera, koloreak, lokala... hori ere oso inportantea baita.

 

Nola erabakiko da irabazlea?

Bi epaile mota izango ditugu. Tabernetara joko dugunok aukera izango dugu. Txartelak izango ditugu horretarako. Tabernaz taberna joaten garenean tabernariei esan behar diegu txartela zigilatzeko. Bost zigilu behar dira eta txartela bete ostean tabernetan dauden kutxetan sartu beharko ditugu. Bezeroek bozkatuko dugu pintxo eta barra hoberena.

Bestalde badaude epaile teknikoak. Bederatzi izango dira. Logikoa denez ezin dut esan nortzuk izango diren. Finalean jakingo da.

Aurten kategoria bakarra dagoenez 1., 2. eta 3. saria egongo dira. Pasa den urtean bi pintxo kategoria ezberdin zeudenez 1. eta 2. sariak egon ziren.

Laudio handia denez gune ezberdinetan banatu dugu: erdigunea, Latiorro, Areta, Industrialdea/Gardea eta Ugarte. Hori kontuan hartu behar da, bozkatzeko erdialdeko 4 zigilu behar ditugu eta gainontzeko auzoetako bat.

Nahiz eta berez Laudion leku gehiago egon, aurten 5 gune horiek ditugu, ea hurrengo urtean zenbat ditugun.

Aipatu behar dut txartelak betetzen duen jendearen artean sari batzuk zozkatuko ditugula.

 

Noiz banatuko dira sariak?

Asteburuan dastaketa da. Astelehenean epaileek esango dute nortzuk diren finalistak eta asteazkenean bertan Zubiko Etxean elkartuko gara asteazkenean bertan, 18:45ean. Finalistek pintxoa prestatu beharko dute epaile teknikoek dasta dezaten. Eta handik aterako dira lehenengo hiru irabazleak. Baina 26an jakingo dugu erabakia.

Sari banaketa oso ezberdina izango da aurten. Hasteko showcookinga izango dugu. Chef bat egongo da pintxoak prestatzen eta erakutsiko du zelan prestatu ahal diren pintxo horiek. Eta jakina, pintxoak dastatzeko aukera izango dugu.

Finalisten pintxoak ere dastatzeko aukera emango dugu.

 

Pintxoren bat goraipatuko zenuke bereziki?

(barre egiten du) Ezin dugu ezer esan. Pintxoak ikusi nahi dituenak gure facebookean izango du aukera. Hor eskegi ditugu pintxo guztien argazkiak.

Guztiak oso onak dira eta ezuste atseginak egongo dira. Gainera guztiak oso ezberdinak dira. Osagaiak oso ezberdinak dira eta oso koloretsuak dira.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide