"4 kanporaketa pasata tanto bategatik galdu genuen Euskal Herriko Openeko finalerdia"

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko mar. 12a, 09:51

ITXASNE AGIRRE (Amurrio, 1996) eta MARIA SANCHEZ (Areta, 1996) pala jokalariak dira. Aretako frontoian entrenatzen dute, eta Araba zein Euskal Herri mailan lehiatu.

Noiz hasi zineten pala jokoan?

Itxasnerena familia kontua da, ahizpak jolasten zuen eta kirola egitearren apuntatu nintzen. Maria esku pilotan hasi zen, baina neskek aurrera jarraitzeko zailtasunak omen zituzten eta palara pasazen. Hala ere aldaketa positiboa izan zen, nahiago dut palan aritzea, oso gustura gabiltza.

ITXASNE AGIRRE (Amurrio, 1996) eta MARIA SANCHEZ (Areta, 1996) pala jokalariak dira. Aretako frontoian entrenatzen dute, eta Araba zein Euskal Herri mailan lehiatu.

Noiz hasi zineten pala jokoan?

Itxasnerena familia kontua da, ahizpak jolasten zuen eta kirola egitearren apuntatu nintzen. Maria esku pilotan hasi zen, baina neskek aurrera jarraitzeko zailtasunak omen zituzten eta palara pasazen. Hala ere aldaketa positiboa izan zen, nahiago dut palan aritzea, oso gustura gabiltza.

Txapelketetan parte hartu ohi duzue?

Urtean hiru txapelketa izaten ditugu; Arabako probintziala, “ground-a” eta “Open-a”. Baina uda partean herrietako jaietan pala erakustaldiak ere egiten ditugu.

Bi urtez edo trinketean aritu ginen eta hor hainbat garaipen lortu genituen. Gasteizen entrenatu behar genuenenez egunero hara bidaiatu behar izateak zailtasunak zekartzan entrenamenduak eta ikasketekin tartekatzeko. Hori dela eta, trinketea uztea erabaki genuen.

Baten batean garaile atera zarete?

Aurten Arabako probintzialean hasi eta urtarrilaren amaieran emakumezkoen “open-ean” sartu ginen. Hamabost jokalarik hartu dute parte bertan, guk lau kanporaketa jokatu eta finalerditan galdu genuen tanto baten faltan.Apirilean “Ground-ean” parte hartuko dugu eta bertan Euskal Herriko zazpi probintzietako taldeen kontra lehiatuko gara.

Nolako zaletasuna edo indarra dauka palak eskualdean?

Esku pilotak atentzio asko bereganatzen du. Amurrion eta Orozkon gaztetxo asko dabiltza palan, baina adin batera heltzean jokatzeari uzten diote, normala da motibazioa galtzen joatea denbora aurrera joan eta irabazten ez denean, kirol guztietan berdina gertatzen da.

Exijentzia altua da? Nolako entrenamenduak egiten dituzue?

Exijentzia baino denbora galera da kontua, bidaia luzeak egin behar dira, askotan egun osoa galtzen da, eta azterketa garaian eragozpena izaten da. Astean zehar bi ordu entrenatzen dugu, bi egunetan, Aretako frontoian bertan.

Eraginik al du etxean edo kanpoan jokatzeak?

Orokorrean ez, beti izango da erosoagoa etxean (Aretako frontoian) jokatzea neurriak ondo ezagutzen dituzulako. Badira oso frontoi hotzak eta non denbora asko behar den berotzeko. Baina normalean kanpoan jolasten dugu, eta esan bezala nekezena bidaia luzeak dira.

Emakume izateak eragozpenik al du pala munduan? Nolakoa da emakumeen presentzia?

Aretan gu gara neska bakarrak baina Gasteizen neska asko dabiltza. Nesken partiduetara jende gutxiago bertaratzen da, eta hainbatetan baztertuak egon gara, arbitro faltagatik edo kategoria jaitsiera jasan behar izan dugulako. Aurten adibidez lehenengo mailan egotea zegokigun baina mutilak apuntatu dira eta guk bigarren mailara jaistera behartua ikusi dugu gure burua. Berdintasuna saltzen dute baina ez da hala. Txapelketetan, ordea, ez dago desberdintasun handirik; aurten lehenengo maila mistoa egin dute eta bertatik neskak atera dira garaile, haien artean Gasteiztarra den Laura, oso ona da, munduko txapelketan ere parte hartu du.

 

Aurrera begira, nolako helburuak dituzue?

Aurrera begira jarraitzekoa asmoa dugu, aurten gutxiago entrenatu badugu ere ikasketak direla eta, datorren urtean lasaiago egotea espero dugu eta aurtengo denboraldian baino askoz hobeto egitea gauzak. Nik -Maria- jolasteaz gain haurrak entrenatzen ditut, eta horrekin jarraitzea espero dut, askotan nekeza suertatzen bada ere esperientzia polita da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide