"Epaiketak kostu pertsonal eta ekonomiko handia izan du"

Erredakzioa 2014ko mar. 11a, 11:29

SANTI HERNANDO (Laudio, 1962) 35/02, hau da, Herriko Tabernen eta Batasuna auzian epaitua izan da. Fiskalak ondorioak aurkeztu ostean, ordea, libre geratu da. Fiskaltzak zein akusazio partikularrak bera eta beste pertsona bat absolbitzea erabaki dute.

 

Aske geratu zara, ez da horrela?

SANTI HERNANDO (Laudio, 1962) 35/02, hau da, Herriko Tabernen eta Batasuna auzian epaitua izan da. Fiskalak ondorioak aurkeztu ostean, ordea, libre geratu da. Fiskaltzak zein akusazio partikularrak bera eta beste pertsona bat absolbitzea erabaki dute.

 

Aske geratu zara, ez da horrela?

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiet gurekin egon diren guztiei. Fiskalak dagoeneko bere ondorioak aurkeztu ditu eta guk genuen guztiok absolbituak izan behar ginela. Isa eta biok zorte handia izan dugu eta absolbituak izan gara, fiskalak eta akusazio partikularrak karguak kendu dizkigute. Beste kide batzuek ere zortea izan dute baina egoera ezberdinean daude -akusazio partikularraren eskaera bakarrik-. Eta bukatzeko, beste kide batzuek fiskalaren eskaera eta akusazio partikularrarena dute.

Berez, epaitegi arrotza da eta Entzutegi Nazionalak ez luke gu zertan epaitu behar baina dagoen egoeran gaude.

 

Erabaki horren inguruan zer irakurketa mota egin duzue?

Bi irakurketa daude, irakurketa pertsonala -oso ona dena- baina badago irakurketa kolektiboa eta politikoa ere.

Azken finean gu eraman gaituzte horretara gure jarduera politikoagatik eta jarduera politiko hori zigortu nahi dute. Fiskalak jarraitzen du horretan.

Gure asmoa izan behar da zigor hori ekiditea eta lortzea absoluzioa. Aintzat hartu behar dugu Herriko Tabernak eta elkarteak daudela auzian eta hori lapurtu nahi dutela. Hori ere gure historiaren zati garrantzitsua dira.

 

Zigor eskaerak ere orokorrean jaitsi ditu fiskalak, estrategia politikoa dago horren atzean?

Egoera ezberdinak daude, baina hasiera batean eskaera 10, 12 eta 8 urtekoak ziren. Hori duela 11 urte, orain eskaerak 6 urtekoak dira.

Bestalde, kontuan hartu behar dugu auzia asko luzatu dela eta hori dela eta zigorren jaitsiera egin dutela.

Printzipioz denok egon beharko ginateke absolbiturik. Ez da horrela egoera ezberdinak bilatzen dituztelako: batzuek zigorraren zati bat bete dute, beste batzuek ez... printzipioz fiskalaren eskaeraren aurrean gaude eta berak bere tesia mantentzen du.

Guk ere gurea mantentzen dugu; jarduera politiko hutsa egin dugu eta ez luke zigorrik suposatu beharko.

Azken finean, epaiketaren atzean dagoena da estatua, eta bere helburua da Euskal Herrian martxan dagoen prozesua zigortu eta gelditu nahi du eskura dituen tresna guztiak erabiliz.

 

Nola bizi izan duzu epaiketa?

Ikustekoa balitz nahiko izango litzateke. Hiru epaile daude eta bat lokartzen da. Horrek erakusten du bere inpartzialtasuna nolakoa den.

Gure abokatuek zerbait planteatu dutenean epaileek haien aurka erabaki dute. Deitutako perituak ez dira perituak, Guardia Zibilak dira. Horiek zigortzaileak dira, bere asmoa ez da justizia egitea. Kasu honetan egin nahi dutena da herri bat edo zati bat zigortu.

 

Nahiz eta absolbitu zaituzten, epaiketa berez zigorra izan da, ezta?

Lehenengo eta behin, prozesua 2002an hasi zen. 11 urte pasa dira eta gure bizitzak asko baldintzatu ditu. Gainera, epaiketa urriaren 17an hasi zen eta martxoan bukatuko da. Ia 5 hilabete pasa dira. Ia bi astean behin Madrilera joan izan behar dugu, luzatu da eta kostu pertsonal eta ekonomiko handia izan du.

Hori beste zigor zati bat da.

 

Orain epaiketatik at geratu zarela, nola aldatuko da zure bizitza?

Batez ere etorkizunera begira aldatuko da. 11 urte hauetan saiatu bagara senide eta pertsona hurbilak gure bizitza gutxi baldintzatzen, egia da etorkizunera begira eta planak egiteko epaiketa sama handia zela.

Epaiketa nuen, guztia zegoen gure aurka eta aukera handiak nituen kartzelara joateko. Horrek asko baldintzatu du plan asko egiteko aukera. Euskal Herrian nahiko arrunta da horrela bizitzea. Baina hemendik aurrera beste plan batzuk egiteko aukera izango ditugu.

Etorkizuna begiratzeko beste ikuspegi alaiagoa eta positiboa izango dugu.

 

Libre ekimena abiatu zen epaiketa hau eta beste batzuen harira, zein da zuen balorazioa?

Ekimen honek asko lagundu digu. Asko lagundu du irakurketa politikoa zabaltzen eta elkartasuna adierazten eta elkartasunetik konpromisora pasatzen. Dinamika hori hor dago, beste epaiketa batzuk egon dira orain arte: gazteenak, adibidez.

Baina ziurrenik 2014 bukatu baino lehen Segurako Mahai Nazionalaren epaiketa eta beste epaiketa batzuk. Libre dinamikak lagundu du salatzen eta konpromisoak lortzen. Oso garrantzitsua da zigorrak ekiditeko eta askatasunaren bideak aurrera egin ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide