Ane Saiz Laudio Institutuko ikasleak Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen duten Resurreccion Maria Azkue Literatur lehiaketan 3. saria eskuratu du.
Lehiaketa honek idazle gazteak literatura mundura erakartzea du helburu nagusitzat. Ane estreineko aldiz aurkeztu du bere burua horrelako literatur lehiaketa batean eta adierazi duen moduan “sariak ustekabean harrapatu du, baina esperientzia ikaragarri gustatu zaio eta ahal izanez gero etorkizunean errepikatuko du”
Martxoaren 6an Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak emango dituzte sariak Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan.
Anek idatzitako kontakizuna gogorra bezain lazgarria da, izan ere, motibazio pertsonalak gidatua ekin zion gaiari buruz idazteari.
Aneren esanetan "istorio honen bitartez itxaropenerako mezua helarazi nahi izan du, inola ere ez kontrakoa". Kontakizunean hainbat gai txirikordatzen dira; minbizia, tratu txarrak, drogaren mamuaren atzaparrak eta harreman sentimentalak ,besteak beste.