"Esperientzia gustatu zait eta ahal badut errepikatuko dut"

Erredakzioa 2014ko mar. 7a, 09:11

ANE SAIZ (Laudio, 1998) Laudio Institutuko ikaslea da. Azkue Sarietan B Kategorian 3. saria lortu eta atzo jaso du. Literatura-lehiaketa hori Euskaltzaindiak antolatzen du eta esperientzia positibotzat jo du Anek. Etorkizunean gehiagotan parte hartzeko asmoa iragarri du.

 

Zeri buruz da idatzitako kontakizuna?

Saiatu nintzen gizartean dauden gaiak. Protagonista mutil bat da. Bere aita minbiziak hiltzen du eta bere amak beste gizon bat ezagutzen du. Horrengandik tratu txarrak jasotzen ditu eta azkenean ama hiltzen du.

ANE SAIZ (Laudio, 1998) Laudio Institutuko ikaslea da. Azkue Sarietan B Kategorian 3. saria lortu eta atzo jaso du. Literatura-lehiaketa hori Euskaltzaindiak antolatzen du eta esperientzia positibotzat jo du Anek. Etorkizunean gehiagotan parte hartzeko asmoa iragarri du.

 

Zeri buruz da idatzitako kontakizuna?

Saiatu nintzen gizartean dauden gaiak. Protagonista mutil bat da. Bere aita minbiziak hiltzen du eta bere amak beste gizon bat ezagutzen du. Horrengandik tratu txarrak jasotzen ditu eta azkenean ama hiltzen du.

Horren ondorioz semea drogen munduan sartzen da baina ateratzea lortzen du.

 

Nola erabaki zenuen gai horiek lantzea eta ez beste batzuk?

Horretaz adibide bat izan dut txikitatik eta egia esanda gai horiek gustatzen zaizkit eta nabarmenak dira.

Niri pertsonalki gertatutako gauzak ez ditut islatu baina gai gogorra eta egokia iruditu zitzaidan.

 

Kontakizunak ondorioren bat du?

Bai, drogen munduan sartuz gero dena ez dago amaituta. Ateratzeko aukerak ere badaude. Itxaropena badago hortik ateratzeko eta saiatu behar da horretarako. Saiatuz gero lortzen da.

 

Kontakizuna norbaitek irakurri du epaileei heldu baino lehen?

Bai, nire irakasleak irakurri zuen eta zuzenketak egin zituen. Bai irakasleak zein Azkue Sarien epaileek zoriondu naute. Nire irakasleak ez zuen espero eta ni ere ez.

Ustekabean harrapatu nau saria irabazteak. Pentsatzen nuen sariak banatuta zeudela eta bat-batean amak mezu bat eman zidan eta horren berri jaso nuen.

Oso une zoriontsua izan da.

 

Idazteko ohitura duzu?

Ez, lehenengo aldiz aurkeztu dut nire burua lehiaketa batean. Irakasleak esan zuen bazegoela lehiaketa bat eta animatu gintuen.

Ez zen derrigorrezko ariketa, nahi zuenak egin ahal zuen. Lagun bat eta biok animatu ginen frogatzeko.

 

Eta etorkizunean lehiaketa gehiagotan parte hartuko duzu?

Esperientzia gustatu zait eta ahal badut errepikatuko dut.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide