C.D. Laudioko oinarri futbol taldeetako 35 entrenatzaileek ultimatum bat bidali diote klubaren zuzendaritzari ez ordaintze egoeraren aurrean. Oharra oinarri futboleko talde guztietako jokalariei banatu zaie gurasoen babesa eta laguntza lortzeko asmoz.
Entrenatzaileek argitaratutako oharrak hurrengo neurriak biltzen ditu:
Atzotik hasita (martxoak 3) martxoaren 7ra bitarte futbol talde bakoitzaren asteko lehen entrenamendua ez da egingo. Martxoko bigarren hamabostaldia baino lehenago ez badira 2013ko abendura arte oinarri futboleko entrenatzaileei metatutako zor guztien ordainketak kitatu entrenamenduak egiteari utziko diote, egon daitezkeen isunen aurrean partidutara aurkezten jarraituko badute ere.
Hala ere, oharrean entrenatzaileek bere babes guztia eskaintzen diote CD Laudiori eta bigarren B mailan futbol talde bat egotea oinarri sendo eta emankor bat bezain garrantzitsua eta positiboa dela diote.