Hilaren 14 eta 15ean abiatuko du lehen jaki-bilketa sortu berri den Nomeolvides Elkarteak

Laudion aurkeztu berri den jakien bilketa eta banaketarako Nomeolvides boluntario taldeak bere lehen ekimena deitu du martxoaren 14 eta 15erako. Herriko bost supermerkatutan izango dira asteburu horretan jakiak biltzen. Hala jaso dute abiatu berri duten web gunean.

Izan ere iragan abenduan eratu zen Nomeolvides Elkartea eta otsailaren 27an eman dute ezagutzera beraien egitasmoa. Javier Landaluce, Teófilo González eta Roberto Maroto azaldu ziren ordezkari gisa prentsaurrekoan. Dagoeneko lanean diharduten hamabost boluntario biltzen dira elkartean.

Laudion aurkeztu berri den jakien bilketa eta banaketarako Nomeolvides boluntario taldeak bere lehen ekimena deitu du martxoaren 14 eta 15erako. Herriko bost supermerkatutan izango dira asteburu horretan jakiak biltzen.

Izan ere iragan abenduan eratu zen Nomeolvides Elkartea eta otsailaren 27an eman dute ezagutzera beraien egitasmoa. Javier Landaluce, Teófilo González eta Roberto Maroto azaldu ziren ordezkari gisa prentsaurrekoan dagoeneko lanean diharduten hamabost boluntarioen izenean.

Sostengua behar duten pertsonen artean elikagaien banaketa izango da irabazi asmorik gabeko elkarte berriaren xedea. Horretarako Elikagaien Bankuarekin eta hainbat enpresa eta  supermerkaturekin elkarlanean arituko dira jakien bilketan.  Gardea auzoan, Tejeria kaleko 12. zenbakian, boluntario batek utzitako biltegia jarri dute martxan bildutako ekarpenak gorde eta banatzeko.

Hortaz, hileroko jakien banaketak abiatzeko asmoa dute. Elkartearen egoitzaz aparte, www.nomeolvides.info web gunea, abnomeolvides@gmail.com posta elektronikoa eta 622 668 337 telefonoa eman dituzte Elkartearengana eskaerak eta proposamenak helarazteko.

Elkartekideen jatorri anitza nabarmendu zuten aurkezpenean, Caritas erakundeko kideak,  Babes Zibileko boluntarioak eta esparru ezberdinetako profesionalak esaterako. Xede berdina duten eskualdeko beste elkarteekin elkarlana bultzatzeko prestutasuna agertu zuten ere Nomeolvides Elkarteko ordezkariek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide