Alde Hemendik! mugimendua aurkeztuko dute

Txabi Alvarado Bañares 2014ko ots. 27a, 09:38

Gaur egingo da Alde Hemendik! mugimenduaren eskualdeko taldearen aurkezpena. Laudioko Kultur Etxeko 17. gelan izango da zita, 19:00etan. Aurkezpen horren helburua Laudio zein Aiaraldea mailan jardungo duen talde bat eratzea izango da.

Gaur egingo da Alde Hemendik! mugimenduaren eskualdeko taldearen aurkezpena. Laudioko Kultur Etxeko 17. gelan izango da zita, 19:00etan. Aurkezpen horren helburua Laudio zein Aiaraldea mailan jardungo duen talde bat eratzea izango da.

Guardia Zibila eta Polizia Nazionala Euskal Herritik alde egitea aldarrikatzen duen mugimendua da Alde Hemendik!, eta urtero Oñatin ospatzen den Fan Hemendik! egunean du jatorria. Egun hori beste herri batzuetara zabaldu zuten Fan hemendik!en antolatzaileek iazko udan; eta Guardia Zibilaren kuartela zeukaten beste herri batzuetako bizilagunekin jarri ziren harremanetan horretarako. Ekainaren 15ean ospatu zen I. egun nazionala izan zen emaitza, Laudion ere egin zena.

100 euroko isuna

Gaurko aurkezpenaren deialdia zabaltzeko bideo bat sareratu dute Alde Hemendik! mugimenduaren sustatzaileek, zeinetan Guardia Zibilari eta Polizia Nazionalari buruzko hainbat datu azaltzen diren. Bideoaren arabera, 3060 Guardia Zibil eta 1520 Polizia Nazional daude EAEn, eta 500 milioi euroko kostua suposatzen du bi indar polizial horiek autonomi erkidegoan mantentzea. Iaz 4000 kontrol baino gehiago egin zituztela ere salatzen du bideoak, eta azken hiru urteetan %7 igo egin dela bi indar polizialen kopurua Hego Euskal Herri mailan.

Erailketa eta tortura kasuak ere azaltzen dira bideoan. Guardia Zibilak 119 pertsona erail ditu Euskal Herrian, eta Polizia Nazionalak 82; betiere Alde Hemendik! mugimenduko kideen arabera. Torturei dagokionez, azken 50 urteetan 10.000 kasu gertatu direla salatzen du bideoak, eta 1979tik aurrera 50 aiaraldear baino gehiago torturatu dituztela.

Hortaz gain, mugimenduaren sustatzaileek salatu dute 100 euroko isuna jaso dutela ekainaren 15eko egun nazionalean Laudioko kuartelaren aurrean egin zen kontzentrazioagatik, nahiz eta mobilizazioa baimendua zegoen.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide