Geraxane Ussiak 3. postua lortu zuen pista estaliko Espainiako atletismo txapelketan, 400 metroko kategorian. Txapelketa Sabadellen jokatu zen otsailaren 22tik 23ra. Atleta Laudioarrak 54.72 segundotan burutu zuen froga, iazko marka (55.15 segundo) gaindituz eta bere errekor pertsonala ezarriz.
Lehia handia bazegoen ere Geraxanek oso sentsazio onekin aurkitu zuen bere burua hasieratik eta horrek brontzezko domina lortzera eraman zuen.
Uda partean Geraxaneren etorkizuna ez zen ziurra, elitezko kirolaria izan arren ez zituen esperotako diru laguntzak lortu, hala ere aurrera jarraitzea erabaki zuen.
Gauzak horrela, Europako txapelketan sartzea duela helburu adierazi du Geraxanek, horretarako gogor entrenatu beharko du eta abuzturako markak hobetu beharko ditu Espainiako bost atleta honenak baitira txapelketa horretara joateko sailkatuak.