"Sahararrek erreferendumaren bitartez erabaki nahi dugu gure etorkizuna"

Aitor Aspuru Saez 2014ko ots. 27a, 11:26

Mohamed Fadel Emhamed (Ayun, 1955) Polisario Frontearen ordezkaria da Euskal Herrian eta larunbatean Laudion egon zen X. Elkartasun Karabana agurtzeko. Saharako borrokan ekintzailea izan da, gatazka armatuan zein diplomatikoan.

 

Zein da Saharako herriaren egoera?

Mohamed Fadel Emhamed (Ayun, 1955) Polisario Frontearen ordezkaria da Euskal Herrian eta larunbatean Laudion egon zen X. Elkartasun Karabana agurtzeko. Saharako borrokan ekintzailea izan da, gatazka armatuan zein diplomatikoan.

 

Zein da Saharako herriaren egoera?

Estatu Espainiarrak indar koloniala gisa bere ardurei uko egin zion 1975ean. Deskolonizazio prozesua bukatu ordez nazioarteko legeek eskatzen duten moduan, Saharako lurraldea guztiz utzi zuen, Mauritania eta Marokoren inbasioa erraztuz.

Horiek Madrilgo Hiru Alderdiko Akordioak izan ziren. Une horretatik, Saharako herriak inposatutako gerra bizi du, Hegoaldeko eta Iparraldeko "auzokideen" erasoak direla eta.

Eraso horien bortizkeriaren ondorioz saharar gehienek hiriak utzi behar izan zituzten, ez bakarrik basamortuan egindako ibilbideari aurre egiteko, erasoak ere pairatu izan zituzten. Marokoko hegazkitza militarraren partetik.

Herritarrak biktimak izan dira eta haien aurka erabili dira fosforo zurizko eta zatikatze lehergailuak, nahiz eta nazioarte esparruan debekatuta egon.

Bortizkeria dela eta saharar gehienak Aljeriako basamortuan bizi dira errefuxiatu gisa. Egoera oso eskasean.

 

Horregatik dira hain garrantzitsua X. Elkartasun Karabana eta antzeko ekimenak?

Bai, inposatutako baldintzen ondorioz kanpotik heltzen diren laguntzak oso baliotsuak dira. Gehienbat sahararrek indarra izan dezaten okupazio marokoarri aurre egiteko.

Gudak 16 urte iraun zuen eta suposatzen da bukatu zela Nazio Batuen esku-hartzeari esker. Baina duela 22 urte adostutako erreferenduma ez da egin.

Eta Marokok oraindik du Frantziaren babesa nazioarte mailan, Segurtasun Kontseiluan, adibidez. Marokoren estrategia da egoera luzatzea sahararren indarrak urratzeko eta bere konponbidea ezartzeko: autonomia proiektua.

Baina sahararrek badakigu nazioarteko legediak babesten duela autodeterminazio eskubidea. Eta sahararrek erreferendumaren bitartez erabaki nahi dugu gure etorkizuna, Sahara ez baita inoiz Marokoko erresumaren zati bat izan. Eta irtenbide hori Nazioarteko Epaitegiak babestu zuen 1975ean.

Laguntza ezinbestekoa da. X. Elkartasun Karabanaren eta Euskal Herrian dagoen elkartasun mugimenduari esker bereziki berebizikoak diren produktuak jasotzen dira. Elikagaiak, adibidez, eta errefuxiatuen artean banatzen dira. Hori bada modu bat egokitu zaizkigun bizi baldintza gogorrak arintzeko.

Eta X. Elkartasun Karabana ez ezik, Laudion ospatu dugu Saharako Errepublikaren aldarrikapenaren 38. urteurrena. Laudioko erakundeen laguntzari esker.

 

Marokok egindako inbasioak nola harrapatu zintuen?

Ihes egin genuen. Nire senide guztiak El-Aiaunen daude oraindik. Ez dugu elkar ikusi duela 38 urte. Nazio Batuek duten programa bati esker erbestean dauden sahararrek bost egunez bisitatu dezakete lurralde okupatuak. Eta bakarrik Nazio Batuek gidatzen duten programa horren bitartez jaso ditugu haien berriak.

 

Ihes egin ostean zer egin zenuen?

Fronte Polisarioan egon naiz betidanik lanean. Suitzan, Grezian eta Euskal Herrian izan naiz bere ordezkaria.

Lehenengo urtean gatazkan parte hartu nuen baina gero beste ardura batzuk izan ditut. Oso garrantzitsuak baita ere. Saharar erakundeetan egon naiz lanean. Gatazka ikusgarria egiteko, hedabideek ez baitiote arretarik jartzen, borondatez.

Gure helburua da ahaztu den gatazka honi protagonismoa ematea. Badaude beste gatazka batzuk lehen mailan jarri dituztenak eta erabaki gune garrantzitsuenetan gurea jarri nahi dugu mahai gainean.

 

Zer suposatzen du zuentzat otsailak 27ak?

Espainiak Saharako lurraldeak utzi zituenean, 1975ean, Saharako Errepublika askea aldarrikatu genuen geratu zen botere hutsunea betetzeko.

 

Marokok kontrolatzen duen lurraldearen menpe dauden sahararren egoera zein da?

Ez dute inolako eskubiderik. Bortizkeria eta errepresioa erabili ditu Marokok independenrziaren aldeko mugimendua zapaltzeko.

Bertsio ofizialekin bat ez duten iritziak gogor zigortzen dituzte. El-Ayun hirian gertatutakoa adierazgarria da. Erresistentzia eta protesta kanpamendua antolatu zuten. 20.000 edo 30.000 saharar egon ziren protesta horretan. Adin guztikoak: umeak, helduak, emakumezkoak, gizonezkoak... Eta hori Marokok sahararrak bereganatu zituela esaten zuen momentuan.

Protesta horrekin olatu errepresiboa hasi zuen Marokok eta oraindik jarraitzen du. Ia egunero heltzen zaizkigu berriak zentzu horretan. Hainbat erakundek horren inguruko txostenak egiten dituzte, baina nazioarteko komunitateak ez die jaramonik egiten.

Horren aurka gu saiatzen gara blokeo informatiboa apurtzen.

Zer nolako babesa du Saharar arazoak Euskal Herrian?

Hasieratik Euskal Herriak elkartasun eta babes handia eman die sahararrei. Badaude hemen elkarteak ia Marokoko inbasioa ematen zen bitartean sortu zirenak.

Betidanik oso gertu sentitu dugu euskal herritarrek erakutsi duten enpatia. Eta elkartasun horrek ez du parekorik Estatu Espainiarrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide