Bidean da Saharako Elkartasun Karabana

Erredakzioa 2014ko ots. 23a, 19:15

Errefuxiatuen kanpamenduetara helduko da Saharako Elkartasun Karabana laster. Atzo 10:00etan agurtu zuten Laudion hainbat pertsonak. Haien artean eskualdean bizi diren saharar ugari zeuden, baina horiek ez ezik, tokiko erakundeek ere parte hartu zuten ekimenean.

Eusko Legebiltzarrean dauden talde politikoen ordezkari gisa Jone Berriozabal jeltzaleak babestu zuen egitasmoa. Mikel Lasa, Aiarako Kuadrillaren lehendakariak ere Saharako herriaren zapalkuntza egoera gogoratu zuen eta Koldo Zabala Bilduko zinegotziak modu berean Saharako autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuen.

Saharako Errepublikaren Lagunek eskertu zuten Aiarako erakundeek elkarlanerako erakutsitako borondatea.

Sahararren aldetik Polisarioko ordezkari batek hitz egin zuen agertutako hedabideen aurrean. Aukera aprobetxatu zuen azpimarratzeko Saharak sufritzen duen okupazioa eta gatazka ahaztuta bat dela gogoratzeko.

Nahiz eta hitza ez zuten hartu, Karabana agurtzera hurbildu zirenen artean ordezkari politiko gehiago zeuden, Okondoko alkatea Sergio Tato, Amurrioko alkatea Josune Irabien edo Juanma Ibarretxe Laudioko zinegotzia eta Amets Meaza Laudioko Alkate ordea.

Laudiotik abiatutako karabanak 200 tona elikagai utziko ditu errefuxiatuen kanpamenduetan. Kamioiak ez ezik, bi autobusek ere osatzen zuten karabana, Bilboko Udalak emandakoak hain zuzen ere.

Karabana joan bezain laster, Etawasol elkarteak jaia ospatu zuen Laudioko Aldai Plazan Saharako Errepublikaren aldarrikapena gogoratzeko, 1976ko otsailean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide