Elkarretaratzea Ceutan gertatutako sarraskia salatzeko

Joan den otsailaren 6an 15 pertsona hil ziren Espainiako poliziaren esku Ceutako Trajal hondartzan. Azken hamar urteetan 20.000 inguru izan dira Mediterranear itsasoan bizia galdu duten pertsonak. Migratzaileak politika basati eta gizagabeen biktimak dira, neurri krudelek mugatu egiten dituzte mugak salbu mantentzearen aitzakiapean.

Joan den otsailaren 6an 15 pertsona hil ziren Espainiako poliziaren esku Ceutako Trajal hondartzan. Azken hamar urteetan 20.000 inguru izan dira Mediterranear itsasoan bizia galdu duten pertsonak. Migratzaileak politika basati eta gizagabeen biktimak dira, neurri krudelek mugatu egiten dituzte mugak salbu mantentzearen aitzakiapean.

Laudion Bizi Gara elkartearen ustetan, era honetako gertaerek bistan uzten dute zein gutxi balio duen bizitzak Hegoa eta Iparra bereizten duten horientzat. Egoera ekonomikoagatik miseria latzean bizi direnak bizirauteko haien herritik alde egitera  behartuta daudela salatu dute, eta Europar nazioetako  interes ekonomikoen menpe geratzen direla gogoratu dute, duten apurra lapurtzen dietela, eta ordaintzea ezinezkoa zaien zorren biktima bilakatzen dituztela ere aipatuz.

Elkarte honek gogor salatzen ditu mota honetako egoerak: "Ezin dugu onartu gizakionganako horrelako krudelkeria gehiagorik. Ezin dugu onartu zeharkatu ezin diren hesiak eraikitzerik. Emakume, gizon eta herri guztiak errespetatuko dituen mugarik gabeko mundu baten alde, migrazio politika honi ez!"

Guzti honengatik gaur arratsaldeko 20:00etan elkarretaratzea deitu dute "mugarik gabeko mundu baten alde" lelopean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide