Eusko Jaurlaritzaren aurrean egingo dute protesta Aplicako langileek

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko ots. 21a, 00:04

Herenegun 15 eguneko grebari ekin zioten Aretako Aplica enpresako langileek Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean egin dute protesta.

Aplica enpresaren bezero garrantzitsuenetariko zen Euskaltelek orain arte Aretakoei ematen zizkion zerbitzuak, baina orain Euskal Herrian azpiegiturarik ez duen Valladolideko enpresa batek egingo dizkio martxotik aurrera. Bezero hori galtzeak kinka larrian jarri du Aplica. Zentzu horretan, langileek grebarekin lortu nahi dutena Euskalteli egin beharreko lanak ez burutzea da, presio eta protesta bide gisa.

Egoera latzena baina langileena eurena da. Aplicak EREa ezarri du eta, gainera, euren esanetan ez dute behar bezain besteko dirurik langileei kalte ordainak ordaintzeko. Langileek Valladolideko enpresara joateko aukera daukate baina, hori egitekotan, berton zeuzkaten abantailak galduko lituzkete (antzinatasuna besteak beste) eta, hori gutxi balitz, Valladoliden lau hilabetean baino ez lituzkete hartuko froga moduan, hortaz, ez lukete lanpostua ziurtaturik izango. Bestalde, jakina, beste enpresa horretara joan ahal izateko Aplican aurretik zeukaten kontratua eten beharko lukete, hala, enpresak berez eman beharko liekeen kalte ordainari uko eginez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide