Koldo Zabalak, Laudioko Udaleko bozeramaileak, adierazi duenez zenbait lan gauzatuko dira laster udal hilerrian. Lan hauek Arabako foru aldundiaren udal eta kontzenjuei bideraturiko plan batean biltzen da, 35.000 eurotik beherako aurrekontua duten herrilanak diruz laguntzea helburu duena.
Zabalak adierazi duenez bi dira lan hauekin lortu nahi dituzten helburuak: ezinduei nola ibilgailuei hilerrira irisgarritasuna bermatzea bertara sartzeko igo beharreko aldapak egokituz eta kanposantuan segurtasuna bermatzea. Azken hau lortzeko hobietara iristeko eskailera ziurragoak eskuratuko dituzte.
Horretaz gain, urak sorturiko arazoak ekiditeko, hilerri barneko zenbait eraikinen inpermeabilizazioa gauzatuko da lanotan eta, baita, kalte franko sortzen duten usoen kontrako neurriak hartuko ere.
Lanek, orotara, 34 213 euroko aurrekontua izango dute.