Datorren igandean, otsailak 23, Euskal Autonomia Erkidegoko XXXIII. Eskolarteko Kirol Jokoen kros proba jokatuko da Laudion. Eskolarteko kirol joko hauen helburua ikasturtean zehar ikasleek egin dituzten kirol ekintzei amaiera ematea da, baita kirolari gaztetxoei ondo pasa eta euskara sustatzea baimentzen duen lehiaketa bat eskaintzea.
Kros proba Laudio Ikastolak antolatuko du eta 1999 eta 2000 urteetan jaiotako 300 atleta gaztek hartuko dute parte bertan. Lasterketa Ellakuriko atletismo pistan eta inguruko berdeguneetan ospatuko da. 11:00etan gizonezkoen proba abiatuko da eta 11:30tan emakumezkoena, lasterketek 4.000 eta 3.000 metrotako distantzia izango dute hurrenez hurren.
Probaren antolaketan laguntzeko jendea behar da. Laguntzeko prest dagoen orok bere izena eman dezake Laudio Ikastolako idazkaritzan hilaren 20a baino lehenago.