Foru Aldundia kontaktuan jarri da SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformarekin

Txabi Alvarado Bañares 2014ko ots. 17a, 11:02

SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformako kide den Raquel Masarekin jarri da kontaktuan Arabako Foru Aldundia, Musika Etxearen egoera dela eta hitz egiteko. Berarekin baino plataformako ordezkaritza batekin biltzea proposatu dio Masak, eta Diputazioaren erantzunaren zain daude orain plataformako kideak.

SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformako kide den Raquel Masarekin jarri da kontaktuan Arabako Foru Aldundia, Musika Etxearen egoera dela eta hitz egiteko. Berarekin baino plataformako ordezkaritza batekin biltzea proposatu dio Masak, eta Diputazioaren erantzunaren zain daude orain plataformako kideak.

Otsailaren 6an mobilizazioa egin zuten plataformako kideek, Lamuza Parkeko ondare historikoaren egoera salatzeko. Manifestu bat kaleratu zuten, zeinetan zera eskatzen zioten Foru Aldundiari:

*Lamuza Parkearen Plan Berezian jasotako larrialdiko esku-hartzea berehala gauzatzea eraikinak erori ez daitezen.

*Parkeko ondare historikoa, bereziki Musika Etxea eta Kasinoa, botako ez direla bermatzea eta bere mantenuan pausoak ematea.

*Parkeko ondare historikoa Laudioko herritarren erabilerarako izatea, bere behar soziokulturalak asetzeko.

Ekimen gehiago                                                                                                                                                                                               Datozen hilabeteetan hainbat ekimen martxan jartzeko asmoa dute plataformatik, sinadura-bilketa tarteko. Laudioko hainbat taberna, saltoki eta topaguneetan egongo da aipatutako manifestua sinatzeko aukera. Asanblada egingo dute bihar, 18:30etan Kultur Etxean, bestelako ekimenak pentsatu eta adosteko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide